Euskara Batuaren Historia eta Bilakaera

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,47 KB

Euskara Batua

Aitzindariak

Euskal idatziaren hasieran, aldaerak arazo ziren. Tradizio idatzi sendo baten falta nabaria zen. Idazlearen lehen lana sistema ortografiko bat bilatzea zen, irakurlea hezi beharra zegoelako.

Euskara Batuaren Sorrera

Berantiarra izan zen (1964 ondotik). Hainbat urrats eman ziren:

  • Euskaltzaindiaren sorrera (1918)
  • Lehen ardurak: ortografia arautzea, euskal hiztegia eratzea eta euskara bateratzea
  • Erizkundi Irukoitza: dialektoen gaineko material bilketa galdeketa bidez

Bi garai bereizten dira, egoera politiko nahasiaren ondorioz: XX. mendearen lehen erdialdea eta XX. mendearen bigarren erdialdea.

XX. Mendearen Hasieran

Aldeko eta kontrako jarrerak zeuden. Egitasmo zehatzik ez, adostasunik ez. Batzuek ez zuten hizkuntza-eredu jakinik proposatzen, beste batzuek jatorrizko euskara itzultzea proposatzen zuten. Bizkaieran oinarritutako hizkuntza eredua nahi zuten batzuek, eta beste batzuek, berriz, gipuzkera edo "gipuzkera osotua".

XX. Mendearen Bigarren Erdia (Une Egokia)

  • Idazleen elkartea (Aresti, Mirande eta Txillardegi)
  • Ikastolen elkartea
  • Gazteria euskara erabiltzen hasi
  • Gau eskolen sorrera
  • Idazle, kazetari, kantari, teatrogile… ahalik eta jende gehienari zabaltzea nahi zuten
  • Borondatea zegoen gizarte hiritarrean txertatzeko
  • Euskal Herria bere osotasunean ikusten hasi zen

Proposamenak

  • Gipuzkeraren aldekoak
  • Nafar-lapurtera literarioaren aldekoak
  • Ameriketako euskararen aldekoak
  • Lapurtera klasikoaren aldekoak
  • Euskara osotuaren aldekoak
  • Erdialdeko euskalkietan oinarritutako hizkuntza ereduaren aldekoak

Aitzindariak: Aresti, Txillardegi. Euskaltzaindiak Mitxelenarengan jarri zuen batasunaren ardura. Arantzazuko batzarra (1968): Mitxelenaren txostenaren onarpena.

Araugintza

  • Ortografia (galdera eta harridura marka, apostrofea, marratxoa…)
  • Morfologia (aditz laguntzailea, erakusleak, deklinabidea)
  • Lexikoa (maileguak…)

Bergarako Biltzarra (1978)

Erdialdeko euskarak estandarra eraikitzeko oinarrizko baldintzak betetzen ditu:

  • Hizkuntzazkoa (erdialdeko euskara oinarri)
  • Soziolinguistikoa (XVIII. mendean gero, ospe handienekoa)
  • Demolinguistikoa (hiztun kopururik handiena duena)
  • Sozioekonomikoa (hiri sare zabala Gipuzkoan)
  • Literatura tradizioa (XVIII. mendetik hona literaturan nagusi)

Balorazioa

Aspektu Positiboak

  • Euskal Herri osoan euskaldunek elkar ulertzea
  • Euskararen erabilera esparruak zabaltzea
  • Euskaldun berrien kopurua handitzea
  • Euskararen mugak desagertzea
  • Euskarak prestigioa lortzea

Aspektu Eztabaidagarriak

  • Euskara batua praktikan ezartzeko modua (modu arina, bapatekoa)
  • Euskara batua = euskara ona?
  • Euskara vs euskalkiak

Geroa

  • Gizarte aldaketei moldatu beharra
  • Tokiko hizkera batuak?

Euskalkiak vs Batua

Elkarren osagarri dira, ez etsai. Erabilera eremu ezberdinak dituzte:

  • Aisialdia (erabat euskalkia)
  • Irakaskuntza (lehen mailetan euskalkia, ondorengo mailetan batua, euskaltegietan batua, unibertsitatean batua)
  • Hedabideak (Euskal Herri osokoak batua, esparru murritzagoetan gertuagoko euskara)
  • Administrazioa (eremu zabalekoetan batua, eremu murritzagoetan euskalkia)

Arauak: Definizioa eta Arau Motak

Araua eta Hizkuntzaren Aldakortasuna

  • Hizkuntza arauak: hizkuntzari buruzko gizarte iritzi kodetuak
  • Hizkuntzaren dibertsitatea eta aldakortasuna denboran zehar
  • Hizkuntza bakoitzaren barruan ere aldakortasuna
  • Aldakortasuna hizkuntzen erabilerak eragiten du

Arau Motak

  1. Arau funtzionalak: komunikazio egoera arautzen dute
  2. Kultur arauak: hizkuntzaren kalitateari dagokio
  3. Arau teorikoak: hizkuntzalaritzaren arloan egindako ikerketa batzuetatik ateratzen diren arauak dira
  4. Arau politikoak: hizkuntza estandarra da araua

Arauen Balioa eta Garrantzia

  • Hizkuntza arauak sahiestezinak dira
  • Arauak erlatibizatu egin behar dira eta euren balioa ez da erabatekoa
  • Arauen izenean ezin dira hizkuntza baten aldaerak baliogabetu
  • Arau funtzionalak garrantzitsuak dira
  • Aldaera estandarrak oso baliagarriak, baina beste aldaerak ere bai

Entradas relacionadas: