Euskara eta Euskal Literatura: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Gaia: Puntuazio-markak eta Erromantzeak

Puntuazio-markak

  • Puntua: Esaldia bukatu dela adierazten du.
  • Bi puntua: Esaldia bukatu ez dela adierazten du. Zerrendetan eta hitzez hitzezko aipamenetan nahiz eta agertzen den.

Erromantzeak

Zer dira erromantzeak? Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren, antzinatik orain arte iritsi diren kantu zaharrak dira.

  • Epikoak: Zaharrenak dira, XV-XVI. mendekoak. Nobleziaren arteko guduak eta liskarrak kantatzen zituzten.
  • Epiko-lirikoak: XVII. mendekoak. Eredu epikoen antzekoak dira gaiak, baina hemen pertsonaien sentimenduak tartekatzen dira. Ez dira benetako kronikak, baizik eta asmatuak.
  • Lirikoak: XVIII. mendekoak. Amodiozko kantak dira, sentimenduak dira nagusi eta sinboloz beteta daude.

Atzizkiak (4. gaia)

  • -tar: Silaba bat edo bi dituzten hitzak eta kontsonantez bukatzen direnak.
  • -dar: M, N, L letrez bukatzen direnak.
  • -ar: Bi silaba baino gehiago eta bokalez edo T edo D letrez bukatzen direnak.

Gaia: Aditzaren Aspektua eta Bertsolaritza

Aditzaren aspektua

Zer da aditzaren aspektua? Ekintza burutua dagoen ala ez adierazten duen ezaugarria da.

Aspektu motak

  • Burutua: Ekintza bukatua da. -tu edo -du bukaerak dituzte, eta beste askok -i edo -n. Beste amaiera batzuk ere badaude: -o edo -ki.
  • Burugabea: Ekintza errepikatzen da. Bukaerak -tzen edo -ten dira. Ohi hitza ere erabiltzen da.
  • Puntukaria: Aditz trinkoek adierazi ohi duten aspektua da.
  • Gerokoa: Ekintza hasteko dagoela esateko erabiltzen dugu, aspektu burutuari -ko gehituz (-n edo -go).

Atzizkiak (5. gaia)

  • -garri/-karri: Aditzak adierazten duen ekintza gerta daitekeela.
  • -(t)erraz: Erraztasuna adierazten du.
  • -gaitz/-kaitz: Zailtasuna adierazten du.

Koma

  • Zerrenda bateko osagaien artean.
  • Mendeko perpausen artean.
  • Esaldi bat osatzeko txertatzen diren osagaien artean.
  • Norbaiti deitzean.
  • Zenbait lokailuren aurretik edo ondoren.

Puntu eta koma

  • Bi esaldiren arteko lotura estua denean.
  • Zenbait lokailuren aurretik edo ondoren.
  • Zerrendetako informazioa multzotan bereizteko.

Bertsolaritza

Bat-bateko bertsolaritza zer da? Inprobisaziozko kantu bat da, gai bati buruz eta une berean kantatzen dena. Oso arau zehatzak betetzen ditu. Binaka egiten dute, elkarri erantzunez.

Bertsolaritzaren elementuak

  • Neurria: Neurri asko daude, gehien erabiltzen direnak: zortziko handia (10,8), zortziko txikia (7,6), hamarreko handia eta txikia.
  • Errimak: Hitzen arteko hots-kidatasuna sortzen du.
    • Oinak: Bertso bateko hitz hots-kide edo errimadunak dira.
    • Puntua: Errimatik errimara doan esaldia da.

Entradas relacionadas: