Euskara eta Gazte Literatura: Historia eta Generoak
Clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,6 KB
Euskara Diktadurapean (1939-1975)
Frankismoak, gerra bukatuta, debekatu zuen euskara. Euskararen izaera publikoa ukatu egin zuen. Ez eskolan, ez prentsan, ez literaturan, ez herriko plazan... inon ere ez zuen tokirik euskarak. Herritarrek gaztelaniaz hitz egiteko agindua zuten gerra osteko lehen urteetan. Aspaldiko teoria bat zegoen horren azpian: nazio bat, hizkuntza bat.
Isiltasuna Hautsiz: Euskararen Berpizkundea
Gerragatik erbestera joan behar izan zuten euskaldunek, Euskal Herritik urrun, eutsi zioten euskararen gerrari lehenbizi. Amerikara jo zuten euskaldun askok. Argitaletxeak eta aldizkariak sortu zituzten euskaldun haiek. Euzko Gogoa izan zen aldizkari esanguratsuenetako bat, Guatemalan argitaratutakoa.
60ko hamarkadan, diktadurak pixka bat lasaitu zituen bere kateak. Eta euskaldunak gogoz zeuden beren hizkuntza berriz plazarazteko. Euskarak ziharduten herri-irratiak sortu ziren, Ikastolen mugimendua abiatu zen, euskarazko liburuak eta aldizkariak argitaratzen ziren...
Euskara Batua: 1968ko Arantzazuko Batzarra
1968an, mendeetan zehar hainbat euskaltzalek egindako eskaria egia bihurtu zen. Euskaltzaindiak Euskara Batuaren arauak ezarri zituen Arantzazun egindako bileretan. Euskara Batua euskaldun guztiek elkar ulertzeko tresna da.
Gazte Literatura
Zer da Gazte Literatura? Ezaugarriak
12-17 urte bitarteko irakurleentzat pentsatuta dago:
- Gazteen gustuko gaiak jorratzen dituzte.
- Pertsonaiak, batez ere protagonistak, irakurleen adin bertsukoak izan ohi dira.
- Estilo aldetik, arinak dira, gazteen mintzamoldeak erabiltzen dira eta amaiera irekiak izaten dituzte sarritan.
- Itxurari dagokionez, liburuek azal erakargarriak izaten dituzte eta barruan irudiak dauzkate sarritan. Testua ez da trinkoa izaten.
Gazte Literaturaren Bilakaera Historikoa
XIX. mendearen amaieran, nerabezaroa bizitzako aro berezitzat hartzen hasi zenetik sortu zen gazteen bizimodua islatzen zuen literatura. Adibide klasikoak:
- Daniel Defoeren Robinson Crusoe
- Jonathan Swiften Gulliverren Bidaiak
- Robert Louis Stevenson
- Mark Twain
- Louise May Alcott
Gazte Literaturako Generoak eta Adibideak
- Psikoliteratura: Irakurle gazteen arazo pertsonalei dagozkien liburuek osatzen dute. Adibidez: Christine Nóstlingerren Bonsai.
- Errealismo kritikoa: Azken urteotan asko landu da literatura korronte hori, eta gaur egungo munduaren arazoak aurkezten dizkio irakurleari. Adibidez: Christobel Mattingleyren Asmirrek ez du pistolarik.
- Umorea: Eguneroko bizimodua egilearen ikuspuntu ironikoaren arabera aurkezten diguna. Adibidez: Roald Dahlen Matilda.
- Abenturak: Genero nagusia osatzen dute, barruan kontakizun fantastikoak eta zientzia-fikziozkoak ere biltzen baitituzte. Adibidez: J. K. Rowling-en Harry Potter.
- Misterioa eta beldurra.
Gazteentzako Euskal Literatura
Marijan Minaberriren lana aipatu behar da (Xoriak kantari), hark ekarri baitzuen benetako aldaketa haur-gazte literaturara. Alabaina, 1980ko hamarkadaren hasieran, idazle hauek nabarmendu ziren:
- Anjel Lertxundi (Tristeak kontsolatzeko makina)
- Bernardo Atxaga (Chuck Aranberri dentista baten etxean)
- Mariasun Landa (Txan Fantasma)
Zenbait idazle gehiago: Joanez Urkixo, Manu Lopez Gaseni, Miren Agur Meabe eta Arrate Egaña, besteak beste.