Euskara: Hizkuntza Historikoa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Euskara nondik datorren

beti egongo da iritsi garena baino lehenagoko egoera bat, giza hizkuntzaren hasierara heldu arte, eta hori urrutiegi da berreraikitzeko. Euskarari beti deitu izan zaio euskara, baina orduko jendeak eta guk ez dugu hizkuntza berean hitz egiten. Egun munduan diren hizkuntza naturalak, denak datoz duela 100.000 eta 200.000 urte bitartean Afrikan bizi zen arbaso hark, bere giza taldeak eta aldamenekoek
hitz egiten zuten lehen hizkuntza horretatik (edo horietatik). Aztarnarik utzi gabe hil diren hizkuntzak berreraikitzea ezinezkoa da. Metodoak baditu bere mugak: alde batetik datuek ematen diotenetik atzerago ezin egina (euskararen historian, Mitxelenaren lanarekin duela 2.000 urteko euskara baino ez genuen berreskuratu eta ikuspegi berriagoan ere beste 3.000 urte baino ez ditugu irabazi). Bestalde, ez dago datazio zehatzik ematerik; datazio erlatiboak soilik. Datazio zehatzak ematekotan, gertakari
historikoetara jo. Hori da Mitxelenak EBZa kokatzeko erabili zuen metodoa.

Historiaurrean garai ezberdinak

Euskarak honako garai ezberdinak: AE (ditugun datuekin berreraiki dezakegun garaietan gugandik antzinakoena), AEZ (Lakarra berreraikitzen ari dena, CVC erako silaba bakarreko erroak zituena), AEB (Martinet-ek eta bereziki Mitxelenak berreraiki zuena. Erromatarrekin kontaktua hastean) eta EBZ (ditugun datuekin berreraiki dezakegun garaietan gugandik hurbilena, euskalki historikoen ama-hizkuntza).

AEZ

ez zuen Lakarrak datatu, baina Trask-ek (1997) dioenez, Mitxelenaren AEB baino askoz ere zaharragoa izan behar du. Edozein eragin IE baino lehenagoko euskara batez ari gara AEZaren inguruan hitz egiten dugunean. Iberierak euskararekin
nolabaiteko kontaktu historikorik izan bazuen, baliteke garai honen bukaeran hastea (Brontze Aroa, k.a. 2. milurtekoa).
AEB
Martinet-ek: k.a. 2. mendean erromatarrekin kontaktua hastean zegoen hizkuntza egoera dela dio. Mitxelenak: erromatarrak etorri zirenean aurkitu zuten euskara. Erromatarrak k.a. 2. mendearen erdialdean iritsi ziren gure ondora Hispaniatik, eta k.a.1. mendearen erdialdean Julio Zesarrek Galia osoa konkistatu zuen. IE-ren eragina agian bai zelten bitartez, eta iberierarena ere, baina latinarena oraindik ez.
EBZaren sorreraz
Gizarte egitura batua behar zen. Noiz gertatu zen euskalkien bereizketa? (a) /h/-ren galera 10. menderako nabarmena da Nafarroa Garaian. (b) “barri” / “berri” txandakatzeak 10-11. mendeetan. Hortaz, 10. mendea baino lehenago izan behar zuen. Zenbat eta zaharragoa egiten dugun EBZ, orduan eta euskalkien arteko ezberdintasun handiagoak itxarongo genituzke, eta ez dirudi hori gertatzen denik. Komeniko litzateke, ahalik eta EBZ berankorrena proposatzea, diferentzia horiek txikiagoak bailirateke. Kontua da historialariek hain beranduko batasunik, eragile politiko eta ekonomikorik onartuko luketen.

Entradas relacionadas: