Euskara: Hizkuntza, Literatura eta Hezkuntzaren Helburuak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

Euskara: Komunikazioa, Literatura eta Hezkuntza

Hizkuntza: Gaitasun bat da, komunikatzeko, pentsamenduak, sentimenduak eta ideiak azaltzeko tresna. (Esplikatu gehiago, munduko hizkuntzak… apuntetan ez dago).

Literatura: Mezu bat da, idatziz edo ahoz egiten duguna, eta honen helburu nagusia estetikoa da. Literatura norbaitek egiten du. Hizkuntza bat erabiltzen du hartzaile bati begira. (Begiratu irakurketa eta idazmena: mezua, dekodifikazioa, kodea…). Pertsonak lirikoak (emotiboa), epikoak (funtzio poetiko eta erreferentziala) eta dramatikoak (konatiboa) izan gaitezke.

Denotazioa: Gauzak diren bezala esatean.

Konotazioa: Zentzu sugerentearekin esatean.

Lehen Hezkuntzako Helburu Orokorrak

  1. Haurrak dituen eskubideen berri izan dezan prestatuko du eskolak, baina, era berean, berari dagokion gizartean dituen zereginak betetzeko ere gai izan behar du.
  2. Haur bakoitzaren zaletasunak errespetatu eta berriak sortuko ditu, hala nola gaitasunak landu eta iniziatibak ere potentziatuz.
  3. Gelako erritmoa ekintzailea izango da eta zailtasuna dutenei laguntza prestatuko zaie.
  4. Ikastolak euskal kultura eta hizkuntzaren ezaguera eragingo du, eta eguneroko komunikazio egoeretan bere erabilpena bultzatu.
  5. Ikastolak heziketa integrala bultzatuko du, haurraren sexu, arraza… desberdindu gabe. Haur guztiengan jarrera bera bultzatuko du.
  6. Ikastolak egokimen kognoszitiboa garatuko du, ekimena indartu eta pertsonalitatea garatuz. Ikastolak gestio demokratikoa bultzatuko du.

Euskarazko Helburu Orokorrak

  1. Ahozko eta idatzizko diskurtsoak ulertzea, jarrera kritiko batean interpretatuz eta berorien ulerkuntza ikaskuntza egoera berrietara aplikatuz.
  2. Gauzak ahoz eta idatziz era koherentean adieraztea, komunikazio egoera diferenteen ezaugarriak eta hizkuntzaren alderdi arauemaileak kontuan izanik.
  3. Espainiar estatuaren eta gizartearen hizkuntza aniztasuna ezagutu eta preziatzea, hori horrela izatea kultur gertakari aberasgarritzat hartuz.
  4. Ahozko hizkuntza ideiak, esperientziak eta sentimenduak trukatzeko erabiltzea, besteen ekarpenen aurrean jarrera errespetuzkoa hartuz eta komunikazio trukeak berez dituen erregeletara adi egonez.
  5. Adierazpen baliabideak, hizkuntzazkoak eta ez-hizkuntzazkoak, konbinatzea, komunikazio asmo ezberdinekin mezuak interpretatu eta sortzeko.
  6. Irakurketa atsegin, informazio eta ikaskuntza-iturburutzat eta hizkuntza eta norbere burua hobetu eta aberasteko bitartekotzat erabiltzea.
  7. Hizkuntzaren adierazpen-ahaltasun ahozko eta idatzizkoak miatzea sentsibilitate estetikoa garatzeko, hizkuntzaren erabilera burujabe eta pertsonalean komunikazio-bide sortzaileak bilatuz.
  8. Hizkuntzaren erabileraz gogoeta egitea, erlazioak ezartzen hasiz alderdi formalen eta testuinguruan eta erantzuten dieten komunikazio-asmoen artean, nork bere ekoizpenak hobetzeko.
  9. Hizkuntzaren erabileraz gogoeta egitea, balioen eta aurreiritzi klasista, arrazista… eroale den heinean erabilera horretaz beharrezko autozuzenketak sarrerazteko.
  10. Ikaskuntzarako eta jardueraren plangintzarako tresna denez, hizkuntza ahoz eta idatziz erabiltzea prozeduretara joz.

Zehar lerroak: Norberaren estimazioa handitu, bakea, sexuen berdintasuna, osasuna, soluzioak bilatzen saiatu….

ODK-n zatiak:

Helburuak:

  • Helburu orokorrak: arloena.
  • Helburu didaktikoak. (tea -tzea)

Edukiak:

  • Kontzeptu (aditz gabe)
  • Prozedura (lanketa, osaketa…)
  • Jarrerazkoak (interesa…)

Entradas relacionadas: