Euskara idatziaren bilakaera eta euskal eleberri modernoa
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,94 KB
16
Euskara idatziaren bilakaera azken 30–35 urteetan
Zeintzuk dira (zerrendatu) azken 30-35 urteotan euskara idatziaren erabilerak izan duen bilakaera, batez ere, literaturari dagokionez?
Argitaletxeek lehen baino izenburu gehiago ateratzen dituzte narratiban; poesian ez hainbeste. Antzerkia da genero motelena. Eskolatzearen ondorioz, haur eta gazteentzako literatura erruz hazi da. Emakume idazleen partaidetza gehituz doa. Munduko literaturatik izenburu pila bat itzultzen da urtero euskarara. Ramon Saizarbitoriak nobelatan euskaraz urratu gabeko bideak erabili ditu. Sekuentzien txandaketa, pertsona narratzailearen aldaketa, ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak, erregistroen aniztasuna, barne-bakarrizketaren zantzua… ("100 metro" lanean, adibidez).
Askoren ustez, zein da lehendabiziko euskal eleberri modernoa? "Egunero hasten delako" izan da askorentzat lehenbiziko euskal eleberri modernoa.
1940ko hamarkadan jaiotako prosagileak — obra eta egilea
- "100 metro" — Ramon Saizarbitoria
- "Ihes betea" — Anjel Lertxundi
- "Itsasoak ez du esperantzarik" — Luis Haranburu Altuna
- "Zergatik panpox" — Arantza Urretabizkaia
- "Abuztuaren 15eko bazkalondoa" — Joxe Auxtin Arrieta
- "Babilonia" — Joan Mari Irigoien
1950eko hamarkadan jaiotako prosagileak — obra eta egilea
- "Eta emakumeak sugeari esan zion" — Lurdes Oñederra
- "Narrazioak" — Joseba Sarrionandia
- "Obabakoak" — Bernardo Atxaga
- "Kutsidazu bidea" — Ixabel Joxean Sagastizabal
- "Basilika" — Itxaro Borda
1960ko hamarkadan jaiotako prosagileak — obra eta egilea
- "Bilbao-New York-Bilbao" — Kirmen Uribe
- "Mailuaren odola" — Aingeru Epalza
- "SPrako tranbia" — Unai Elorriaga
- "Itsaslabarreko etxea" — Miren Agur Meabe
- "Amaren eskuak" — Karmele Jaio
- "Kontu-jaten" — Antza Iturbe
- "Uda betiko balitz" — Xabier Mendiguren
- "Ostegunak" — Jon Arretxe
- "Kcappo" — Pako Aristi
Literaturako sariak
Zein obrak lortu du Espainiako Narratibako Literatura Saria 2009an? Eta lehenago?
- SPrako tranbia lortu zuen Literatura Saria 2009an.
- Obabakoak lortu zuen 1898an.
Itzulpenak eta nazioarteko hedapena
Zein da gehien itzuli den euskarazko obra? Zenbat hizkuntzatan? Zeintzuk azkenak?
Obabakoak da gehien itzuli den euskarazko obra. 26 hizkuntzatan itzuli izan da; horietatik azkenak errusiera eta turkiera izan dira.