Euskara: Sinonimoak, Esamoldeak eta Ariketak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
Sinonimoak
- Ama Pontekoa: Amabitxi
- Eseki, Zintzilikatu: Eskegi
- Iritzi, uste: Aburu
- Ahaztu, Ahantzi: Atzendu
- Irrintzi, Algara: Zantzo
- Mendixka, gailur: Muino
- Guraizeak, Artaziak: Aiztur
- Beharbada, Apika: Agian
- Haserretu: Muturtu
- Bidali, helarazi: Igorri
- Berritsu, berba-lapiko: Hitzontzi
- Lurperatu, hilobiratu: Ehortzi
- Krudel, anker: Gupidagabe
- Ausart, izukaitz: Zangar
- Uko egin: Arbuiatu
- Akuilukada, zirikada: Eztenkada
- Erran-merran, zeresan, autu-mautu: Esames
- Laborari: Nekazari
- Erantzi, Larrugorritu: Biluzi
- Duda-muda: Zalantza
Esamoldeak
- 1) Gogoko tokian aldaparik ez!: Gustura lana errazago egiten da.
- 2) Haizea nora, zapiak hara!: Komeni zaigunaren arabera jokatzen dugunean.
- 3) Zahar hitz, zuhur hitz!: Adineko pertsonen hitzek asko irakasten dute.
- 4) Ez da beharra bezalako akuilurik!: Beharrak gauza asko egitera behartzen gaitu.
- 5) Ikusi du zaharrak, irakatsita beharrak!: Zaharrak dakiena bizitzak irakatsi dio.
Berridatzitako Esaldiak
- 1) Ez zara ohetik altxatuko. Ez behintzat…: Ez zara ohetik altxatuko harik eta sukarrak behera egin dizun arte.
- 2) Garajean dauzkazun bizikleta eta…: Garajean dauzkazun bizikleta eta kirol arropak kirolzale amorratua zinenekoak dira.
- 3) Gure herria ez da lasaia…: Zuen herria gurearen aldean zaratatsuagoa da.
- 4) Ez dizut barkatuko, non eta ez…: Ez dizut barkatuko, pisuzko arrazoirik eman ezean.
- 5) Gure etxean bakoitzak bere ohea…: Gure etxean bakoitzak bere ohea egin ezean, gurasoek ez gaituzte bakean uzten.
- 6) Gure ikasgelan denok dakigu…: Gure klasean ez dago Axular nor izan zen ez dakienik.
- 7) Urtezahar gaua gehienontzat…: Urtezahar gaua gehienontzat familian egoteko gaua izanagatik, erizaina naizenez, ospitalera joan beharra daukat.
- 8) Artean lau urte besterik ez neuzkan…: Artean lau urte besterik ez neuzkan, eta ekin nion balleta dantzatzeari!
- 9) Nahi izanez gero, laguna…: Nahi izan banu, laguna kontzertura gonbidatuko nukeen.
- 10) Egundoko poza hartu zuen, mendian…: Hura poza, mendian galduta zegoen laguna aurkitu zutenean!