Euskararen Bilakaera: Hizkuntzaren Garrantzia eta Umorearen Erronkak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,34 KB

Hizkuntzen Berdintasuna

Egilea: Luis Villasante (Gernika, 1920 - Arantzazu, 2000)

Euskara batuaren inguruan liburu eragingarrien egilea izan da, Euskaltzainburu izateaz aparte. Euskal literatura sakon aztertu zuen.

"Euskararen Auziaz" liburutik (1988)

Pasarte honek Euskararen Auziaz liburukoa da, 1988an argitaratua.

Genero humanistikoan sailkatzen dugu, gizakiarekin erlazionatuta dagoen gai bat delako, zehazki, hizkuntzak.

Azalpen-argudiaziozko testua da, objektibotasunez emandako informazioa daukagu. Apologisten eta gutxiesleen iritziak dauden pasarteetan, zehazki. Bestetik, idazleak bere tesia aurkezten digu eta, gu konbentzitzeko nahiarekin, hainbat argudio ematen dizkigu modu progresiboan.

Testu honen funtzio nagusia deitzailea da, beraz; hau da, irakurleengan eragitea du helburu. Baina beste hainbat funtzio agertzen dira, hala nola, poetikoa (bitartean gazta besteek kentzen digu) edo aipatzailea (Unamuno, Larramendiren esanetan) eta harridura adierazten dutenak (eta zer egingo zaio!).

Argi dago idazlea gai honi buruz asko dakiela eta modu sinplean eta errazean azaltzen saiatu dela. Hizkuntza-erregistro kultua erabili du, baina kolokialismoak erabili ditu (tontotu, erremdio).

Testuaren egituran fijatzen bagara, tesia azken aurreko paragrafoan dagoela ikus dezakegu; hori dela eta, egitura induktiboa erabili du. Tesia amaiera inguruan kokatuta dagoelako. Hainbat argumentu desberdin erabili dituela aipatzekoa da, adibidez, adibidezkoak, autoritatezkoak...

Testu landua eta malgutasun handiz hornitua dago idazkera; gainera, izenondoen aberastasuna aipatzekoa da: trakets, makets, akastun, ezgauza...

Batzuen ustez, hizkuntza batzuk goi-mailakoak dira eta beste batzuk desegokiak. Euskara ere bi ertzak pairatu ditu. Dena izatetik hutsa izatera pasa da. Larramendiren moldeko apologistek goraipatu egin zuten euskara, eta Unamunok eta beste batzuek, berriz, hutsaren hurrengotzat hartu zuten. Bi joera horiek okerrak dira, hizkuntza guztiak berdinak dira. Baina, daukaten garapen-maila beste kontu bat da; azken finean, inguruko faktoreak baldintzatzen dute horretan.

Euskal Umorea Euskaraz

Duela 20 urte Egin deituriko egunkarian argitaratutako iritzi-artikulu bat da. Andres Alberdik idatzitakoa. Iritzi-artikulua denez, autorea bere ikuspuntua azaltzen digu.

Modu diskurtsiboa nahastuta dago testuan; azalpenarekin hasten da eta narraziora aldatzen da.

Testuaren funtzio nagusia deitzailea edo eragilea da, baina beste batzuk daude: aipatzailea (segizio biografikoa egiterakoan), poetikoa (hura zen neurosia, neurea) eta harridura adierazten duena (euskarak ez ezik, neskek ere kalabazak).

Errepikapen-egitura dauka testu honek, ideia bera errepikatzen pasatzen da egitura osoa. Egitura induktiboa dauka, tesia amaieran (jarrera-aldaketa eskatzen da euskal umoregintzan).

Laburpena

  • Euskerak hainbat arazo eta molde askotarikoak ditu.
  • Umetako oroitzapen gazi-gozoa da euskerak maldiziorik ez zuelako, ezta txisteak kontatzeko graziarik ere.
  • Gaur egun, arazo berberarekin aurkitzen dira egungo gazteak, eta ETBn, bide beretik doaz humoristak.
  • Erdarara jo beharra ezinbestekoa dirudi euskal umore kontuan.
  • Aldaketa bat aldarrikatzen da, batez ere ETBkoei begira.

Entradas relacionadas: