Euskararen Erro Monosilabikoen Ikerketa: Historia eta Paradigma
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB
Euskararen Erro Monosilabikoen Ikerketa
Erro monosilabikoaren lehen ikerketetan ikusi dezakegu Azkuek erro monosilabiko bat proposatu zuela, eta Lafonek eta Uhlenbeckek aldiz erro ñabarra eta anitza. Izen erroei dagokienez disilabikoa eta aditz erroari dagokionez monosilaboa. Bestalde, Traskek AE fonotaktika eta morfemaz gauza asko esan zituen; Mellietek eta Sapirrek aldiz, anomalia historikoen berreraiketan euskal erroren egiturak iraganean urruti eraman gaitzakeela.
Ikerketa Aro Nagusiak
Ikerketan bi aro nagusi desberdintzen dira: Mitxelena aurrekoa eta ondorengoa. 1950-64 bitarteko bere lanek euskara zaharrekiko bilakabidea aldatu zuten. Hala ere, berak hots aldaketa eta sistema fonologikoari lehentasuna eman zien, horrekin batera silaba egitura bat eta konposatuen egitura proposatuz. Beraz, esan dezakegu momentu arte erro sailkapenik onena eta bakarra Uhlenbeckek eman zuela.
Uhlenbecken Sailkapena
Uhlenbeckek erro monosilaboak (bokal amaiera, diptongo amaiera, kontsonante amaiera, afirkatu amaiera eta erreduplikatuak), bisilaboak (VCV-CVCV/VCVC-CVCVC/VCCV-CVCCV/VCCVC-CVCCVC) eta trisilaboak (VCVV-CVCVV) bereizi zituen. Izan ere, denek ez dute garrantzi eta garrantzi bera, gainera nekez pentsa daiteke denak datozela AEtik.
Proposamen Alternatiboak
Hala ere, proposamen hau aldatzea suertatu daiteke; horretarako, Mery Hassek (1969) 4 bide edo arrazoi proposatu zituen: 1. hizkuntza ahaide bat aurkitzea, 2. aitzinhizkuntza ahaide bat aurkitzea, 3. mailegu ezezagunak aurkitzea eta 4. ezagun diren lanabesak modu ezberdin batean aztertzea. Azken hau izango da euskararen paradigman aldaketarako bide.
Paradigma Aldaketa
Paradigma horren aldaketa, Lakarraren eskutik etorri zen 1995. urtean CVC erro monosilabikoa proposatu zuenean AErako. Proposamen honek hainbat murriztapen ekarri zituen, hala nola: **TVTV**, **V-** eta **-V** adibidez; gainera, bisilabo eta polisilabo guztiak ezinezko egiten zituen.
Proposamenaren Emaitzak
AEko erro monosilabiko berri honek emaitza batzuk ekarri zituen bere proposamenarekin, hala nola: etimologia berriak eta CVC ezezagunak agertzea, zenbat eta ikerketa zehatzagoak, gero eta CVC gehiago, CVCtik goragoak automatikoki eratorri-konposatuak bilakatzen zituen eta gramatika zaharra argitzeko bide izan zen (erreduplikazioak eta sa, la, gi aurrizkiak + CVC). Beraz, CVC erroak, edozein erkaketa oinarritu eta mugatu zuen.
Erroen Sailkapena
Horren ondorioz, euskara modernoko edozein erro-saileko hitzak bost multzotan banatzen dira: 1. eratorri-konposatuak, 2. maileguak, 3. fonosinbolismoak, 4. aldaerak eta 5. etimologia ezezagunekoak. Azken hauek soilik izan daitezke EBZkoak eta horrela izateko iragazki fonotaktikoa eta geografikoan gainditu beharko dituzte. Beraz, erro desberdinak konparatuz, esan dezakegu monosilabikoak mailegu gutxi eta etimologia ezezagun asko dituztela; disilabikoak aldiz mailegaketa altua eta fosil gutxi dituztela.
Ondorioak
Ondorioz, lehen bisilabotzak edo polisilabotzat genituen erroak monosilabikoak izango dira, bestela konbinaketa edo mailegu gisa azalduko ditugu. **TVTV** bisilabo/polisilabo **V-** **-V** baino murrizketa gehiago egongo dira noski: **CVCV**, **-CC**, **CC-**, **-T**. Hala ere, antzineuskaran ezinezko zen **TVTV** guztizko bilakatu da euskara modernoan. CVCC erroan, -CC mailegu edo atziki seinale izango dugu; CV aldaerak fonosinbolismo edo onomatopeiak.