Euskararen Fonetika: Dardakariak, Bustidura eta Neutralizazioak

Clasificado en Plástica y Educación Artística

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

Oharra: (EB) alaba > al/ha/ba, (EB) berezi > ber/he/zi (Z) (Muga silabikoa oso bitxia)

Dardakariak

Euskarak berez bi dardakari ditu: /r/ gogorra eta leuna, baina Iparraldean /R/ ubularra ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Zubereraren kasuan /r/ gogorra eta leuna maiz nahasten dira: Euskal Heria esan ohi dute Euskal Herriaren ordez.

/r/ leunaren galera

/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu ohi da:

B r B > B ø B.

  • (L) mendirat > mendiat.
  • (Ipar.) zelarik > zelaik (Ipar.)
  • (EB) Zuberoa > Xibeua (Z)

(G) Aizak, ne azalpenei kasuik eitten ai al(h)aiz?

Bigarren Mailako Diptongoak

Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.

Kontsonante Alternantziak

Bi alternantzia dira nagusi:

  • (EB) -ki / -gi (B)
  • (EB) ahizpa > a(h)izta (B)
  • (EB) jaiki > jagi (B)
  • (EB) elur > edur (B)

Bizkaierazko adibideak dira nagusi.

Bustidura edo Palatalizazioa

Bi bustidura mota daude:

Automatikoa

i bokalaren eraginez sortzen denean:

  • i + t > tt: (EB) ditut > dittut
  • i + ts > tx: (EB) itsaso > itxaso
  • i + l > ll: (EB) mutila > mutilla (G)
  • i + n > ñ: (EB) mina > miña (G), miñe (B)
  • i + z > x: (EB) bizi > bixi. (EB) goizean > goxean (B)

Adierazkorra

Berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna edo goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz. Adibidez: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?

  • (Gazt.) Victor > Bittor, Bitxor (B).
  • (Gazt.) Javier > Xabier.
  • (Gazt.) Magdalena > Maddalen.
  • Eusk.: emakume ttenttea (emakume harroa da).
  • Beraz, ttente ≠ tente.

Despalatalizazioa

Aipatzekoa da Iparraldean, bereziki Lapurdin eta Behe Nafarroan, i+n edo i+l sekuentziek ez dutela bustidurarik sortzen, despalatalizazioa deritzon fenomenoa gertatzen dela baizik. Adibidez: oiloa, hilabetea, bainan, hilobi, ilargi. Eta ez olloa, hillabetea, baña, hillobi, illargi.

Beste Zenbait Fenomeno Kontsonantiko

a) Sandhi Fenomeno Fonetikoa

n/l + z > tz

  • egin zen > eintzan (G)
  • egin zen > egintzen (EB)

b) Bizkaierazko Fenomenoak

  • ez + j > etxat, etxata: Adibidez, "ez jata gustatzen"
  • k + b > p:
    • (c) inork (b)ere ez > iñopes (B)
    • (c) nik baino gehiago > nipaño geixau (B)

c) Neutralizazioak

Bizkaieraz eta zubereraz gertatzen da bereziki. Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p, t eta k) ematen da:

  • nb > np (B, Z): (EB) denbora > denpora (B, Z)
  • nd > nt:
    • (EB) jendea > jentea (Z), jentie (B)
    • (EB) handik > hantik (Z)
    • (EB) hemendik > ametik (B)
  • ng > nk: (EB) hango > hanko (Z)

Entradas relacionadas: