Euskararen Historia eta Literatura: Ibilbide Laburra
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB
Publizitatea eta Gertakarien Berri Ematea
Eskaintzen publizitatea: eskaintzak epe laburrean merkeago saltzen diren produktu edo zerbitzu baten iragarkiak dira. Hartzailea erostera bultzatzea da publizitate mota horren helburua.
Gertakarien berri ematea: gertakariak helburu jakin batekin kontatzen ditugu: iraganean gertatu den zerbait ezagutaraztea.
Euskararen Loraldia XVIII. Mendean
Hazia ereiten: XVIII. mendean, Hego Euskal Herrian, literaturaren loraldia gertatu zen. Manuel Larramendi izan zen sustatzaile nagusia. Lanik ezagunena El Imposible Vencido da.
Elizgizon euskaltzaleak: elizgizon askok lan egin dute euskararen alde mendeetan. Larramendi izan zen bat, eta Agustin Kardaberaz, XVIII. mendekoa eta Hernaniarra, bere bi motibazio nagusiak erlijioa eta euskara zituen.
Euskararen Atzerakada Zenbait Eremutan
Berri txarrak ere bai: gune batzuetan euskara indarra hartzen ari bazen ere, beste batzuetan egoera larrian zegoen. Garai hartan, galera izan zuen euskarak Ebro aldean. Ordura arte euskalduna zen eremua gaztelaniak hartu zuen. Hori gertatu zen Arabako herrietan, baita Nafarroako zati batean ere.
Eleberriaren Ezaugarriak eta Motak
Eleberria: eleberria da genero narratibo guztietan luzeena eta konplexuena; elkarrizketa luze ugari, deskribapen sakon eta zabalak ditu. Motak: eleberri arrosak, polizia-eleberriak, zientzia-fikziozkoak, eleberri historikoak.
Emanaldikako Nobela eta Foiletoia XIX. Mendean
Emanaldikako nobela eta foiletoia: Parisen sortu ziren XIX. mendearen berrogeiko hamarkadan. Frantzian guztiz ezagun bilakatu zen Alexandre Dumas, Hiru mosketariak (1844) eta Montekristoko kondea (1845) lanekin.
Foiletoia: egile entzutetsu baten lana aldez aurretik argitaratua izaten zen egunkarietan, atalka plazaratzen zen.
Euskal Eleberriaren Sorrera XX. Mendean
Eleberriaren sorrera Euskal Herrian: XX. mendean hasi zen euskal nobelagintza. Eleberrigile garrantzitsuena Txomin Agirre dugu. Hiru eleberri idatzi zituen, eta horietako bi, Kresala eta Garoa, 1912an atalka azaldu ziren aldizkarietan. Beste eleberrigile aipagarrietako batzuk: Jose Manuel Etxeita, Josetxo (1909), eta Jean Barbier, Piarres (1926-1929).
Ipuinak eta Eleberri Laburrak
Ipuinak: kontakizun laburra da, pertsonaia gutxi azaltzen dira, eta trama bakarra, oso sinplea, izaten du.
Eleberri laburrak: eleberri laburra eta ipuina luzera dela bide bereizten dira.