Euskararen Jatorriaren Inguruko Teoriak eta Ikerketak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,9 KB

Europako hizkuntza taldeak

Europan hainbat hizkuntza talde daude:

  • Hizkuntza Indoeuroparrak (germanikoak, helenikoak, erromanikoak…)
  • Hizkuntza Fino-ugrioak (hungariera, estoniera…)

Euskararen jatorri ezezaguna

Euskarari ez zaio ahaiderik aurkitu. Hizkuntza isolatua izan daiteke, edo beste familia batekoa, baina jatorri ziurgabea du.

Zelteraren bidea

Ogam zelteraren antzinako idazkera zen, eta letra bakoitzari zuhaitz baten izena ematen zitzaion. Interpretazio ugari zituzten haien idazkiek. 1968an, erromanista batek esan zuen euskararen forma bat zela. Hala ere, inork ez du sinesten; izan ere, "idazkun piktoak" txarto kopiatu zituen eta euskara modernoa balitz bezala itzultzen saiatu zen. Piktoa hizkuntza indoeuroparra da, baina horrek ez du esan nahi euskara modernoak ahaidetasunik duenik.

Hizkuntza zaharra

Ezin da esan hizkuntza bat beste bat baino zaharragoa denik. Hizkuntza guztiak maila berean daude. Baina bai esan daiteke hizkuntza bat zaharragoa dela bestea baino leku zehatz batean.

Batzuetan, hizkuntza batzuk egoera beretik datoz, eta hau ezaguna da, euskararen kasuan izan ezik. Hizkuntza guztiak atzera doaz denboran, leupoiaren garaiera arte.

Hizkuntza isolatua

Hizkuntza isolatua, familia bateko azken senidea delako, desagertu ez den hizkuntza da. Munduan 130 hizkuntza inguru isolatuta daude. Ezin da frogatu euskararen erlazioa hizkuntza-familia batekin. Baina ez du esan nahi antzina familiarik ez zuenik. Baliteke familiako azkena izatea, edo seniderik edukitzea, baina oraindik ez dakigu nola bilatu erlazioa.

Iberiaren teoria

Eusko-iberismoa teoria hedatua izan zen (XVI. mendean). Egitura eta ahaidetasun harremanak proposatzen zituen euskararen eta iberieraren artean. Erromatarrek latina inposatu baino lehen, Espainiako eta Frantziako lurraldeetan iberiera hitz egiten zen. Idatzi ugari daude. Idatzi hauek aurkitu zituztenean, pentsatu zuten euskaraz uler zitezkeela. Hainbat pertsona konbentzituta zeuden! Ordura arte, idatzi haiek ezin ziren deszifratu. XX. hamarkadan irakurtzen hasi ziren, baina ez zituzten ulertu. Konturatu ziren ezin zituztela zenbait datu uztartu, eta teoria honek indarra galdu zuen. Antzekotasunak badaude, baina iberiera ulertzen ez dugun bitartean, konparatzeko saiakerak ez du baliorik.

Europa zaharreko hizkuntzak

Toponimia (lekuen izenak) aztertzen duen arloa da. Aldaketa linguistikoak egonda ere, toponimoek denboran jarraitzen dute, eta aztarnak geratzen dira. Hidronimiak garrantzia ematen die ur multzo eta ibaien izenei. Hizkuntza zaharrak nolakoak ziren hurbil gaitezke honekin. Glaziazioaren ondoren erabilitako hizkuntzak euskararekin erlazioa izan zezakeen (teoria baskonikoa). Hizkuntza-familia zabal bat proposatzen da, eta euskara bizirik iraun duen adar bakarra litzateke. Ibai baten izena analizatu, eta antzinako euskararen zenbait hitzekin erlazionatu daiteke. Berdina egiten da beste hizki batzuekin. Baina hizkuntzalari askok ez dute horrela pentsatzen (biak oker).

Toponimian elementu isolatuak ezin dira aztertu; munduko edozein tokitan antzeko zerbait aurkitu ahal duzulako, eta erro monosilaboekin kointzidentziarako aukerak oso handiak dira (bideak leku guztietan daudelako, adibidez).

Bereberearen teoria

Amazigera hizkuntza bereberea da. Historian zehar, hainbat hizkuntzalarik euskara eta hizkuntza berebereak lotu dituzte. Ezin da hau ziurtatu, ezta ukatu ere. Biak oso zaharrak dira, eta geografikoki hurbil zeudenez, erlazionatuta egon zitezkeen, Mediterraneo aldean kapa linguistikoa osatuz.

Kaukasieraren teoria

Zenbait hizkuntzalarik kaukasieraren eta euskararen arteko ahaidetasunean sinetsi dute, zenbait antzekotasun daudelako, gramatikalki edo 20ra arte zenbatzeko sisteman, adibidez. Iritzi hori, ordea, baztertuta dago (ez dago frogatuta).

Ahaidetasun hori ergatiboan oinarritzen da. Euskarak (Europan bakarra) eta kaukasierak ergatiboa dute. Hala ere, munduko beste hizkuntza batzuk ere ergatiboak dira (1/3 inguru). Ergabitibotasuna ezaugarri primitiboa da.

Metodoaren arazoa

Hainbat hizkuntza aldi berean konparatzeko eta haien arteko ahaidetasunik bazegoen ikusteko metodoak azaleko antzekotasunetan oinarritzen dira, eta antzekotasunak aurkitzen direnean, hizkuntzak erlazionatuta daudela baieztatzen da. Baina hizkuntzalari askok metodo hau baztertu dute, beste modu hobeak badaudelako. Gauza sakonagoak aurkitu eta frogatu behar dira. Elkarrekikotasuna dozenaka hitzetan eman behar da. Forman oinarritutako antzekotasunak ez dute balio, erregulartasuna baldin ez badago.

Genetikaren bideak

Genetikak ezin du hizkuntzen arteko ahaidetasuna ukatu edo frogatu, baina balio du giza migrazioak ulertzeko eta elkarren arteko hurbiltasunak aztertzeko. Genetikak erlazionatu ditu euskaldunak Europako beste hainbat hizkuntzatako hiztunekin. Euskaldunak eta Britainia Handiko antzinako biztanleak lotu ditu, adibidez. Britainia Handiko biztanleak gure zonaldean kokatuta egon ziren glaziazioa zela eta, eta gero mugitu egin ziren.

Euskal Herrian bereiztasun geografikoa dago, haran ugari, eta bakoitzean bizi izandako jendea. Erliebeak eta hizkuntzak barrera genetikoa mugatu dute.

Hizkuntza hedatu egin da (geneak bertikalki transmititu dira). Baliteke euskal geneak daramatzaten pertsonen geneak beste hizkuntza bat hitz egitea, baina hizkuntza hori beste leku batetik etorri izatea (Akitaniatik, adibidez) eta denboran zehar gorde izana.

Antzinatasunaren bidea

Koldo Mitxelenak zioen antzinako euskara ezagutu behar dela aurrera egiteko. Kristo baino lehenagoko V. mendean hitz egiten zena, hain zuzen.

Atzerago eramateko ahalegina egin behar da, baina nola?

Bi metodo daude: bata, konparaketa (hizkuntza ahaidea behar da); eta, bestea, dituzun lekukotasunetatik urrunago joatea, atzerago. Dialektoak, testuak ematen dizkigutenak, eta maileguak, adibidez, aztertu behar dira.

Ahalik eta atzerago egin behar da, gaur egun beste hizkuntza batzuengandik jasotako eraginak alde batera uzteko. Hizkuntza zenbait alderatuz, ezar daitezke ahaidetasunak (ez beti).

Zaila da, ez balira metodo berriak edo tresna berriak agertuko.

Akitaniera dugu adibide. Lekukoak aztertu dira (gehienak pertsona izenak), eta, izen horiek aztertu ondoren, hizkuntza horren ezaugarriak ezagutu daitezke. Ondorio garrantzitsu bat atera da: orain dela 2500 urte euskara dokumentatzen dela.

Bizi-iraupena

Leku guztietatik latina lekua irabazten joan zen. Azkenean, euskara ertz batean gelditu zen. Enigmarik handiena da zergatik ez zen desagertu. Batez ere, erromatarren garaipenaren ondoren, orain dela 2000 urte. Txiripaz! Mendietan eta toki apartatuetan mantendu zen (latina hirietan), horrela inperioa jausi zen arte. Gero, gauzak aldatu, eta hemengo jendeak berriro erabili zuen. Miraria! Iraun dezala, hori da itxaropena. Hizkuntza, gure nortasunaren adierazgarri.

Entradas relacionadas: