Euskararen Morfologia Historikoa: Artikuluaren Bilakaera

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB

Euskararen Morfologia Historikoa

Morfologia historikoa fonologia baino gutxiago aztertu izan da, izan ere morfologiaren berreraiketa beti da fonologiarena baino irristakorragoa, morfemen formarekin batera haien funtzioa ere zehaztu behar dugulako.


Euskararen Eranskartasuna eta Bilakaera

Euskara beti hizkuntza eranskaritzat hartu izan da, baina baditu hainbat irregulartasun. Kontua da VSO/SVO>SOV bezala eranskaritasuna eta morfologia gehituaz doala. Zenbat eta atzerago egin isolatzaileetatik hurbilago aurkituko dugu euskara, bai aditzean eta izen sintagman ere. Noizbait artikulurik ez, deklinabiderik ez eta noizbait preposizioak izan zituen.


Aldaketak eta Inguruko Hizkuntzak

Aldaketa zenbaitetan inguruko hizkuntzen antzera jokatu du euskarak eta besteetan oso bestelako gisara.


3. Graduko Erakuslea eta Artikuluaren Sorrera

Gaurko artikulua 3. graduko erakusletik dator, erakuslea klitiko bihurtua (gizona < gizon *ha). Nahiko berankorra da eta akitanieraz ez dago arrastorik. Litekeena da erromantze eta hizkuntza germanikoak agertzearekin batera agertzea euskaraz, agian VIII-X. mende bitartean.


Artikuluaren Hedapena Europan

Ikertzaile batzuek uste dute Mendebaldeko Europak hizkuntza-eremu bat osatzen duela eta artikuluaren hedapena eremu horri definituko luketen ezaugarrietako bat. Artikulua sortu zenean, hiru gradutakoa zen, erakusle guztiak baliatuta. Testu zaharretan baditugu erabilera arkaiko honen lekukotasunak: (haur< -au)


Artikuluaren Bilakaera Historikoa

Historiaurrean jadanik hasi zen 3. graduko artikuluaren aldeko prozesua, zehaztasun deitikoa galdu ahala hedaduraz handitzen joan zen ia artikulu bakarra izatera iritsi arte.


Plural Hurbila eta Deklinabidearen Berrinterpretazioa

Plural hurbila deritzaguna lehenengo graduko azniztasun horren beste arrasto bat da, adb: pinturok < pintura-ok. Hemen, Gavelen (1921) hipotesia oso garrantzitsua da, euskal deklinabidea ondo ulertu ahal izateko. Berak, -ar > -a aldaketarekin tarteko -r- hori berranalizatu edota atzizkiaren partetzat eta analogiaz beste batzuetara hedatu zen: seme-ar-i > seme-a-r-i, seme-ar-e-n> seme-a-ren.


Artikuluaren Kronologia eta Barne Berreraiketa

Artikuluaren kronologian arreta jartzen badugu, ikusiko dugu barneberreraiketari esker eta botere azaltzaileari esker hausnarketa egin dezakegula. Extremaduran aurkitutako erromatarren garaiko inskripzio batean IBARRA pertsona-izena irakurri daiteke, hala ere, Irigoinek datu hauek exzeztatu zituen artikulua berandu sortu zenaren hipotesiren bitartez. Gainera bertan euskaraz hitz egin denik frogatzeko beharrezkoa litzateke euskarri handiagoko azterketa bat egitea.


Akitaniera eta Artikuluaren Jatorria

-a horrek ezinezkoa egiten du identifikazioa, akitanieraren ondorengoa bat dela ziur gaudelako. Gure hipotesia zeharo aintzat hartzekoa da eta ez litzateke duda izpirik ere geratu behar balantzaren beste platerean frogagirik eza dugunean. Frogak modu aurkari batean agertzerakoan, Lakarrak diozkuna kontuan izatekoa da. Knörrek aldiz, esan zuen agian latineko gauza bera gertatu zitekela euskaraz (adj eskuslean artikulu mugatuarekin lotura izatea).


Julen Manterolaren Hipotesia

Julen Manterolak aldeztu nahi zuen lurrean bezalakoetan agertzen den -e- epentetikoa eragin zuen kontsonantea artikuluaren hasperena baino ez dela: *luR-e-han. Artikulu mugatuaren aurreko aldia ikusi zuen, hasperena berekin zuela. Beraz, bere hipotesia, artikulua aurreko mendeetan ihartuko zela zenbait toponimotan eta baldintza jakinetan ihartutako formak hasperenak gorde dutela litzateke.

Entradas relacionadas: