Euskarazko Alokutiboak eta Antzerkiaren Mundua

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

Alokutiboen kasuan, neutroek duten informazioaz gainera, solaskide bati egiten diote erreferentzia, eta hari dagokion marka adizkian agertzen da. Mendeko perpausetan ez da forma alokutiborik agertzen.

Euskarazko Alokutiboak: Hika eta Zuka

Hikako Alokutiboa

Ezagunena eta erabiliena da, toka (gizon) edo noka (emakume) izenez ere ezaguna.

Ezaugarriak:

  • Lagunarteko hizkeran erabiltzen da, eta solaskideen artean konfiantza edo parekotasuna dagoela adierazten du.
  • Hika ari garenean, forma alokutiboak eta neutroak, biak erabiltzen ditugu.
  • Bigarren pertsonari erreferentzia egitean beti neutroa erabiltzen da.
  • Behin hikako tratamendua aukeratuz gero, behartuta gaude hikako alokutiboa erabiltzera.

Zukako edo Xukako Alokutiboa

Ekialdeko euskalkietan erabilia. Zukako tratamenduak errespetua adierazten du. Euskaldun askorentzat, ordea, zuka erregistro neutroa da, eta lagunartean nahiz errespetuzko egoeretan erabiltzen da.

Antzerkia: Definizioa eta Ezaugarriak

Jendaurrean, aktore bidez, gertaera-segida bat irudikatzean datzan artea da.

Antzerki idazleak pertsonaia batzuk eta gertaera kezkagarri bat aurkeztu eta, hortik abiatuta, intriga sortu behar du, ikuslearen jakinmina pizteko. Antzezlanetan elkarrizketen bitartez erakusten zaizkigu pertsonaien ezaugarriak, haien arteko harremanak, gertakarien haria eta abar.

Antzerki ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira. Baina ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan:

  • Aktoreen ahotz-doinua, keinu eta mugimenduek;
  • Aktoreen jantziek eta makillajeak;
  • Antzeztokiko dekoratu, objektu eta altzariek;
  • Emanaldian erabiltzen diren musikak eta argi-soinu efektuek.

Akotazioak Antzerkian

Batzuetan, antzezlanaren hasieran edota elkarrizketetan —parentesi artean tartekatuta—, lana antzeztuko dutenei zuzendutako oharrak jar ditzake idazleak. Ohar horiei akotazio izena ematen zaie; eta aktoreen keinuei, pertsonaien janzkerari edo antzeztokiko dekoratuei buruzkoak izaten dira.

Antzezlanaren Egitura: Ekitaldiak eta Agerraldiak

Antzezlana ekitalditan eta agerralditan banatzen da:

  • Ekitaldiak: Antzezlanaren atal nagusiak dira. Antzerki klasikoan, hiru edo bost ekitaldi izaten dira normalean; eta ekitaldi bakoitzean aldatu egiten da agertokia.
  • Agerraldiak edo eszenak: Ekitaldiaren azpiko banaketak dira. Pertsonaia bat antzeztokitik irten edo antzeztokian sartzen den bakoitzean aldatzen da agerraldia.

Antzerkiaren Azpigeneroak

Antzerkiaren azpigenero nagusiak hauek dira:

  • Komedia: Eguneroko bizitzako arazoak eta ohiturak umorez eta ironiaz agertzen dira, ikusleei barre eragiteko. Pertsonaiak arruntak izaten dira eta bukaera zoriontsua da.
  • Tragedia: Giza irrikek sortutako arazoak dituzten pertsonaiak agertzen dira, eta zorigaitzezko amaiera izaten du; heriotza eta guzti, sarri. Pertsonaiak, normalean, gizarte maila altukoak dira; eta hizkera dotorea eta landua.
  • Drama: Ez du tragediaren edo komediaren muga esturik; alderdi tragikoak eta komikoak izan ditzake nahasian. Drama eguneroko bizitza den modukoa agertu nahi du. Gaien analisi zorrotza eta gozotasuna konbinatzen ditu.

Entradas relacionadas: