Euskarazko Bikoizketen Analisia: Dialektoak eta Estandarra
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB
Euskarazko Bikoizketen Analisia
Lippi-Green eta Azaden Ameriketako filmen analisia kontuan hartuta, nabarmendu behar dugu euskaraz ezagutzen ditugun marrazki bizidunen bikoizketak euskara estandarrean mintzatzen direla. Oso arraroa da dialektoren bat nabaritzea Ameriketako filmekin konparatuz, ETBko kateetan (ETB1 eta ETB3 normalean) bereziki ematen diren marrazkiak denek erraz ulertzeko moldatuak daudelako. Nahiz eta dialektorik ez entzun, noizbehinka azenturen bat nabari daiteke. Bestetik, hikaren erabilera gehiago antzeman daiteke.
Adibideak: One Piece eta Doraemon
Doraemon telesaian, dialektoan hitz egiten duen pertsonaia aurki dezakegu (Erraldoi). Baina seguruenik, itzulegilearen mintzatzeko era izango da eta ez gidoi kontu bat.
Bikoizketaren Historia eta Bilakaera
Larrinagak hainbat aldi bereizi zituen:
- 1982an, Ehizakatuak (The Houndcats) marrazki bizidunak Madrileko estudio batzuetan egin ziren. Beraien lehen programa haien gaztelaniazko azpidazketa ere Madrilen egin zen. Berriak ziren zinez, Television Españolakoentzat ere lehen probak izan baitziren orduko haiek.
Hasieran azpidatzitako marrazki-bizidunak igortzen ziren telebistan, eta horren kezka nagusia euskara zekiten umeek saioak euskaraz osotasunean ezin ikustea zen. Baina Euskal Telebistak kanal bitan banandu zuenean emisioa: ETB-1, euskara hutsez, eta ETB-2, gaztelaniaz, haur eta gazteentzako programetan azpidatziak betiko baztertu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta gazte guztiek bai baitzuten euskararen ezagutza –handiagoa edo txikiagoa– irakaskuntzaren bitartez. Horrez gain, lehengo marrazki-bizidun guztiak ez zuten hizkuntza-politikarik jarraitzen, eta euskal dialektoetan bikoizten ziren gehienetan, bikoizketa-etxeen artean koordinaziorik ez zegoen eta. Honek sortu zuen kezka ume euskaldun guztiek marrazki bizidunak ezin ulertzea zen, eta EITB ondorio batera iritsi zen, hizkuntza estandarrera jo behar zutela, hain zuzen, ahalik eta ume gehienek marrazki bizidunak ulertu ahal izateko.
Tinko bikoizketa-etxea sortu zenean, marrazki bizidunek hizkuntza-politika jakin bati jarraitzen hasi ziren, estandarrera joz. Izan ere, haurrentzako film gehienetan, bikoizketak Tinkorenak izaten ziren, baita gaur egungoak ere.
Kalitatearen Bilakaera
1994an Bikoizte-etxeek ETBra bidaltzen zituzten filmak, marrazki bizidunak eta abar, prozesu osoa amaitutakoan, alegia, euskaraz bikoiztuta, eta ETBko hizkuntzalariek ikuskatu egiten zituzten, akatsik edo okerrik bazen aztertzeko. Zuzendu beharrekorik aurkitzekotan, programa atzera bidaltzen zen, estudioak konponketak egin zitzan. Sistema ez zen oso eraginkorra, egindako lana berregitea nekeza eta garestia izaten baita beti, eta, gainera, ez zitzaion heltzen Euskal Telebistarentzat ari ziren hiru bikoizketa-etxeen lana bateratzeko premiari. 1987tik aurrera zinema-aretoetara nekez heltzen dira euskarazko bertsiorik, marrazki bizidunen batzuk alde batera utzita. EITB bikoizketa alorrean euskararen aldarkortasunaren erabileraren inguruan ondorio batzuetara heldu zen. Ikusten zuten haien kalitatea ez zela oso ona bikoizketan; orduan erabaki zuten gutxiago bikoiztu baina bikoizten zutena kalitate onekoa izango zela. Orduan hasi egin zen politika berri hau, 2003an prestatu zuten berain lehen ekintza-plana. (1980- Heidi/1990-Autobus magikoa/2000-Berebiziko espioiak).