Euskarazko Esaera Zaharrak eta Esamoldeak: Esanahia
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,39 KB
Euskarazko Esaera Zaharrak eta Esamoldeak
Maitasuna eta Beldurra lotutako esamoldeak
- Mamiak urturik dago: Maitasuna.
- Itzala sartu zaio: Beldurra.
- Amona ez daukat saltzeko: Maitasuna.
- Haizeak salduta joan da: Beldurra.
- Zuk azaldutakoa kolkoko dut: Maitasuna.
- Hori ikusteak buruko ileak laztu dizkit: Beldurra.
- Zuen mutilak gureari begi handia dio: Maitasuna.
- Ipurdian galtzak estututa noa: Beldurra.
- Odola gatzatu zaio: Beldurra.
- Neska horri bihotza kendu diot: Maitasuna.
Argiarekin lotutako esamoldeak
Argiaren inguruko esamoldeek egoera desberdinak deskribatzen dituzte:
- Argi laranja piztu: Alarma piztu. (Norbait faltan botatzerakoan, argi laranja pizten da).
- Argi laburreko: Inozo. (Norbait hain ez astuna ikusterakoan, argi laburrekoa dela esan daiteke).
- Argi-lo egin: Lo egunez egin. (Egunean zehar lo egitea).
- Argi eta geriza legez: Elkarrekin. (Argia eta geriza beti doaz bata besteagaz, bi lagun balitz bezala).
- Argia lehen aldiz ikusi: Jaio. (Umea jaiotzen denean, munduaren argia ikusten duen argia da; zerbait hasterakoan edota sortzerakoan, argia lehen aldiz ikusi du horrek).
- Argitik iluneraino: Egun osoan. (Argia hasten denetik argia amaitzen denera arte – iluneraino -).
- Begi argiz hartu: Harrera ona egin. (Zerbait lehen aldiz ikusterakoan ona iruditzen bada).
- Kopeta argitu: Alaitu. (Arazo bat konpontzerakoan, pentsatzen dugu eta kopeta argitzen dugu, orain dakigu zer egin behar dugun).
- Argi ibili: Erne, kontuz. (Beste edozerk ez zaitu iluntzen pentsamendua; argi ibiltzen bazara, kontuz ibiliko zara).
Ipuinekin eta hitzekin lotutako esamoldeak
Ipuinak eta hitzak
- Sasiari ipuinak esan: Txiza egin. (Sasian egon txiza egiten, erabat imagina daiteke).
- Atsoen ipuinak: Egiazkoak ez direnak. Sinisgarritasun gutxiko bat entzuterakoan. (Jendeak dioenean gauza bat seguru sartuko dela azterketan).
- Autuak esan: Berriketan jardun. Gustuko dituzun gauzak entzutea. (LH 3an erne daude ipuina kontatzerakoan, autuak esaten ari baitituzu).
- Gaur goizeko kontua: Albiste berria. Gertakizun berri bat. (Lagun batek zerbait berri kontatzen dizunerakoan).
- Kontuak garbitu: Zorrak ordaindu. Konpromisoak, bereziki ekonomikoak, bete. (Lagun bati zor diozun dirua ordaintzerakoan).
Hitz egiteari buruzko esamoldeak
- Mingaina dantzatu: Hitz egin. Jendaurrean, modu arinean edo gehiegi hitz egin. Mihia mugitu -> ahoa mugitu -> hitz egin. (Ikasleak irakaslearen azalpena ematen duenerakoan).
- Elezuria izan: Informaziorik gabeko mezua. Ele – hitza, zuri – transparente = hitz transparentea, mezurik ez duena. (Politikoen hitzaldiak).
- Direnak esan: Egia osoa, ezer ezkutatu gabe, esatea. (Norbaitek eztanda egiten duenerakoan, denetarik esaten du, gustatzen direnak baita gustukoak ez direnak ere).