Euskarazko Esaldiak: Baldintzak eta Bestelakoak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
Euskarazko Esaldi Praktikoak
Hona hemen euskarazko hainbat esaldi eredu, gramatika-egitura desberdinak erakusten dituztenak:
- A zer nolako bakea emango lukeen behin betiko isilduko balitz!
- Lanik ez egitekotan, geratu zaitez etxean.
- Esaten dutena esaten dutela, inoiz ez dut atzera egingo.
- Askotan nahi gabe min egiten diogu lagun hurkoari.
- Inoren laguntza behar izan balute, eskatuko zuten.
- Egoera hau aldatzekotan, beste agintari batzuk beharko genituzke.
- Agintzen digutena agintzen digutela, guk geureari eutsiko diogu.
- Izena ikastaro batean baino gehiagotan eman omen dezakegu.
- Horren tiropean egon ezin genuenez, Bilbora joan ginen kamioian sartuta.
- Eguraldi txarra egiten badu ere, badira egunero ibiltzera irteten direnak.
- Ikusi besterik ez dago merkatuan zenbat tresna elektriko eta elektroniko dauden, horiek birziklatzea zein korapilatsua izan daitekeen ulertzeko.
- Batzuek uste dute telebistak umeak entretenitzeko besterik ez duela balio.
- Zenbat eta gehiago ikusten dugun, orduan eta zalantza gehiago ditugu.
- Adituek diotenez, helduek ez dute umeek bezain lasai hartzen bizimodua.
- Gutxitan ikusi dut agure honen ibiltzeko modua duen inor.
- Honezkero denek izango dute horren berri.
- Hobe dut bakarrik bizitzea, honela segituko badugu.
- Egia ez esatekotan, ez dute ezer esango.
- Garaiz heltzekotan, berehala irten behar duzue.
- Bilera guztion artean egin behar badugu, gela handia irekiko dugu.
- Beharrezkoa da aldeen zergatia ulertzea, erreformak aurrera egingo badu.
- Kurtsoa behar bezala gainditu nahi bazenu, gehiago saiatu besterik ez zenuen.
- Ez da harrapaketarik egin behar baleek bizirik iraungo badute.
- Itsasontziaren motorrak ondo ibiliko bada eta lan egingo badu, beharrezkoak ditu olioa eta beste gauza asko.
- Hurrengoan beste jarrera bat hartzen ez badute, gaizki konponduko gara!
- Ondo pasatu nahi izanez gero, gure jaira etorri besterik ez duzu.
- Munduko pazientzia guztia ez baduzu, ez duzu zer eginik.
- Edozein huskeriagatik, albokoari hitz pare bat egiteagatik adibidez, zigortzen gintuen.
- Ondo portatu ezean, aitak ez zigun ipuinik kontatzen gauean.
- Zor zidan dirua eman izan ez balit, ez niokeen gehiago hitz egingo.
- Une hartan harrapatu izan balituzte, zigor handiagoa ezarriko zietekeen.