Euskarazko Hizkuntzaren Azterketa: Definizioak eta Sinonimoak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

HITZ EGIN (sinonimoak): solas egin, ele egin, mintzatu, berba egin. (Definizioak eta sinonimoak) Berbaro (berbotsa): jende askok hitz egiterakoan hitz-zarata. Hizkera (berbaera): pertsona bakoitzak hitz egiteko era berezia. Solaskide (mintzaide, hizketakide): solasean parte hartzen duen pertsona bakoitza. Hizpide (solasgai, mintzagai): hizkera-gaia edo aitzakia. Eleketari (berbots, berbalapiko, hitzontzi, berbontzi): hitz asko egiten duena. (DEFINIZIOAK) MUTU: hitz egiteko ahalmena ez duena. BERBALAPIKO: asko hitz egiten duena. AHO GARBIKO: irainik ez, hitz itsusirik erabili gabe hitz egiten duena. AHOBERO: mintzatzean gauzak puztuta azaltzen dituena. TOTEL: hitz egiterakoan hotsak jarraian egiteko zailtasunak dituena. ITXURA (sinonimoak): irudi, eite, tankera. (Hitzak eta esanahiak) POXPOLIN: polita eta xarmanta. MORROSKO: lerdetsua, ederra eta dotorea. MARDUL: indartsua, sendoa, sasoikoa. GALANT: gizonezkoez mintzatuz, gaztea, sendoa eta insartsua. MOZKOTE: baxua eta potoloa. ESAMOLDEAK: itxurak egin (plantak egin), itxuragabekeria (zentzugabekeria), itxurakeria (faltsukeria), itxuroso (dezente), itxurazale (hipokrita), itxura denez (antza denez). KALKO SEMANTIKOAK: galduta zaude (jai duzu-daukazu), pertsonalki (nik neuk), erroskilak bezala (barra-barra), tranpan erori da (amua irentsi du), begia bota diot (begiz jo dut), esfortsu asko eskatzen du (esfortsu handia), ospatuko dugu bilera nagusia (izango da-dugu). ITZULI: hecho polvo (lur jota nago), has acertado en la diana (bete betean asmatu duzu), claro que no (ez, noski), hecho polvo (leher eginda), me saca de las casillas (neure onetik ateratzen nau), esta en plena forma (sasoi betean dago). AZALDU: haginak erakutsi (meatxatu), koipea eman (lauzengatu), zeruan egon (oso guztora egon), bekoki iluna (haserre egon).

ADITZA

  • Osaeraren arabera: Bakuna, eratorria, elkartua.
  • Moldearen arabera: Jokatu, Jokatugabea (trinkoa eta perifrastikoa).
  • Sistema
  • Iragankorrak (nor-nork eta nor-nori nork) eta Iragangaitzak (nor eta nor-nori).
  • Aldia: Oraina, Iragana eta hipotetikoa.
  • ASPEKTUA: Perifrastikoak - Burutu (-tu, -i, -n) eta Ez-Burutu (gertatzeko (-ko/-go) eta Ez-gertatzeko (-ten/tzen). Trinkoa - Puntuala da.

Entradas relacionadas: