Euskarazko Komunikazioa eta Baliabide Linguistikoak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,94 KB

Komunikazio Asmoak

  1. Helburu Informatiboa

    Informazioa objektiboki helaraztea.

    Adibidea: "Eguzkia ekialdetik ateratzen da." Helburua: gertakari edo datu objektiboak transmititzea.

  2. Helburu Emotiboa/Adierazlea

    Helburua: sentimenduak, emozioak edo barne-estatuak adieraztea.

    Adibidea: "Pozik nago!"

  3. Helburu Konatiboa

    Helburua: hartzailearengan eragitea.

    Adibidea: "Ez dizut hori egitea gomendatzen."

  4. Aginte Helburua

    Mezuak indarra eta autoritatea adierazten ditu. Agindua betetzea ezinbestekoa izaten da, agindua ematen duen pertsonak botere edo autoritate bat duela ulertzen baita.

    Adibidea: "Zabaldu leihoa!"

Perpaus Konpletiboak

"Zer?" galderari erantzuten dioten hiru atzizki nagusiak: -ela, -rik, eta -en.

  • -ela

    Perpausaren edukia, hau da, baieztapen edo pentsamendu baten mezua adierazten du. Normalean "esan", "jakin", "uste", "ikusi", "entzun" eta antzeko aditzekin agertzen da.

  • -rik

    Normalean ezezkotasunari lotuta dago eta aukera eza, baimenik eza, edo edukia ukatzen du. Ez da beti ezezko perpausetan erabiltzen, aukera edo hipotetikotasuna adierazteko ere erabil daiteke.

  • -en

    Ekintza bat izen bihurtzen du, eta horrek izen moduan funtzionatzen du perpausean. Ez da baieztapen oso bat (-ela kasuan bezala), baizik eta ekintza bera izendatzen da.

    Zalantza edo Hipotetikotasuna Adierazteko (Zehar Galderak)

    -en formak batzuetan zalantza, uste edo informazio osatu gabea adierazten du. Kasu hauetan, normalean "jakiteko", "ikusiko dugu", "begira dezagun", "ikus dezagun" moduko egiturekin lotzen da.

Modalizatzaileak

  • Ziurtasun Modalizatzailea

    Zerbait segurtasunez baieztatzeko erabiltzen da.

    • Zalantzarik gabe
    • Jakina
    • Agerikoa da
  • Zalantza edo Aukera Modalizatzailea

    Ziurgabetasuna, probabilitatea edo aukera adierazten du.

    • Agian
    • Litekeena da
    • Baliteke
  • Eragiteko Modalizatzailea

    Hartzailearen jarrera edo ekintzak eragiteko erabiltzen da.

    • Behar duzu
    • Hobe litzateke
    • Saiatu beharko zenuke
  • Balorazio Modalizatzailea

    Egoera edo gertakari baten ebaluazio subjektiboa adierazten du.

    • Tamalgarria da
    • Oso ondo dago
    • Harrigarria da

Argudio Testuak

Egitura

  1. Sarrera (Eztabaidaren aurkezpena) eta tesia
  2. Garapena
  3. Ondorioak

Argudio Motak

  • Adibideak
  • Datuak
  • Autoritate-aipuak
  • Kontra-argudioak
  • Kausa-efektu argudioak

Komunikazio Baliabideak

Baliabide MotakBaliabideaAzalpena
LinguistikoakHiztegiaHitz egokiak hautatzea.
GramatikaEsaldien egitura eta arauak.
Diskurtsoaren antolaketaIdeiak lotzeko eta ordenatzeko moduak.
ErretorikaMezuari indarra edo estiloa emateko teknikak (metaforak, ironia, galdera erretorikoak...).
Lexiko espezializatuaArlo jakinetako termino bereziak.
ParalinguistikoakAhots tonua / IntonazioaEsanahia aldatzen duen ahotsaren melodia.
Erritmoa eta isiluneakHizketaren abiadura eta etenak.
Aurpegiko espresioakAurpegiarekin adierazitako emozioak.
Gorputz-hizkuntza / KeinuaGorputzaren mugimenduen bidezko komunikazioa.

Esaera Zaharrak

  • Ogi gogorrari agin zorrotza: Zailtasunei aurre egiteko, indarra edo kemena behar da. Ez da erraza, baina jarrera egokiarekin gainditu daiteke.

  • Disdira guztiak ez dira urre: Kanpotik polita dirudien guztia ez da beti ona edo baliozkoa. Ez fidatu itxurarekin bakarrik.

  • Han ere zakurrak oinutsik: Beste leku batzuetan ere ez da egoera hobea. Uste den bezain ondo ez daude.

  • Txakur iharrari arkakuso guztiak: Behartsuei edo ahulenei gertatzen zaizkie arazo guztiak; gainera, erru gehiago leporatzen zaie.

  • Errementariaren etxean zotza burduntzi: Ofizio jakin bateko etxean, horrekin lotutako gauzarik gabe egoten dira batzuetan. Adibidez, zapatarien etxean zapata txarrak.

  • Zozoak beleari ipurbeltz: Beste batengan ikusten den akats bera daukanak egiten du kritika. Hau da, hipokrisia egoera bat.

  • Zakur zaunkaria nekez hozkaria: Asko mehatxatzen duenak, normalean ez du ezer egiten. Zarata asko baina ekintza gutxi.

  • Nolako zura, halako ezpala: Gurasoak nolakoak diren, seme-alabak ere antzekoak izaten dira.

  • Gezurrek buztana motz: Gezurrak azkenean agerian geratzen dira. Ezin dira betiko ezkutatu.

  • Urik gabe errota ez dabil: Baliabiderik gabe ezin da ezer egin. Gauzak funtziona dezan, oinarrizko elementuak behar dira.

  • Oilo zaharrak salda hobea: Esperientziadunak (zaharragoak) balio handiagoa dute batzuetan. Zaharrak ere onuragarriak izan daitezke.

  • Nahi duzuna esaten baduzu, entzungo duzu nahi ez duzuna: Besteak gutxietsiz hitz egiten baduzu, zuk entzun nahi ez duzun erantzuna jaso dezakezu. Kontuz zure hitzekin.

  • Lo egon hadi ta jango duk/n me: Esanahia ironikoa da: ez da ezer lor daitekeenik ezer egin gabe. Ez du zentzurik ezertan saiatu gabe emaitzak espero izatea.

Entradas relacionadas: