Euskarazko Konparazioa eta Baldintza: Azalpen Gramatikala

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Konparazioa eta Berdintasuna Euskaraz

Aguza bi alderatzen ditugunean, beren arteko berdintasunak eta ezberdintasunak jarri ohi ditugu agerian. Modu sinplean, adjetiboa erabiltzen da.

Berdintzaileak eta Ezberdintzaileak

  • Berdintzaileak: berdin, antzerako, pareko, ber(a), distantziakide...
  • Ezberdintzaileak: ezberdin, diferente, bestelako...

Ezberdintasunaren Konparazioa

Ezberdintasuna adierazteko hainbat egitura erabiltzen dira, alderatu nahi den elementuaren arabera:

Modua, Egoera (Nola, Non, Noiz?)

Egitura: A + B + baino + adb.-ago + aditza

Adibidea: "Zu ni baino beranduago heldu zara."

Kualitatea (Nolakoa?)

Egitura: A + B + baino + adj.-agoa + aditza

Adibidea: "Nik zuk baino praka luzeagoak behar ditut."

Kantitatea (Zenbat?)

Egitura: A + B + baino + izena + gehiago + aditza

Adibidea: "Zuk ni baino musika gutxiago entzuten duzu."

Konparazioaren Mailak eta Egitura Bereziak

Elementu aldea graduatu egin daiteke (adibidez, askoz ere azkarragoa).

Beste Egitura Batzuk
  • Gero eta...-ago: "Gero eta ilunagoa dago."
  • Zenbat eta...-ago, orduan eta...-ago: "Zenbat eta gehiago jan, orduan eta lodiago gongo zara."
  • Are...-ago eta hainbat...-ago (enfatizatzaileak): "Etorri nahi ez baduzu, hainbat okerrago zuretzat."
Konparazioaren Kasu Irregularrak

Ona/Ongi: on-hobe-onen / ondo-hobeto-ondoren

Asko: asko-gehiago-gehien

Superlatiboa

Maila gorena adierazteko:

  • Modua: A + aditza + adb.-en (Mikel dator astiroen)
  • Kualitatea: A + aditza + (izena-ik) + adj.-ena (Maria da altuena)
  • Kantitatea: A + izan + izena-ik + gehien (Gipuzkoak du sagastirik gehien)

Berdintza (Berdintasuna)

  • Modua (Nola): A + B + bezain + adb + aditza (Nik zu bezain urrutira bota dut harria)
  • Kualitatea (Nolakoa): A + B + bezain + adj (Nik zuk bezain luzea egin dut idazlana)
  • Kantitatea (Zenbat): A + B + beste + izena (Nik zuk beste ur edan duzu)

Baldintza Perpausak Euskaraz

BALDINTZA. Baldintzazko perpaus baten bi zati agortzen dira: baldintza (ba- partikula daraman zatia) eta ondorioa (perpaus nagusia).

1) Baldintza Erreala

Betetzeko posibilitate handiak dituen baldintza aurkezten da.

Egitura eta Erabilera

  • Egitura: Indikatiboko aditz formekin egiten da.
  • Erabilera:
    • Mehatxua: "Zapatak zikintzen badizkidazu, ikusiko duzu!"
    • Eskaintza: "Nahi baduzu, autoan eramango zaitut."
    • Ohartzea: "Hor ikutzen baduzu, erre egingo zara."
    • Agindua: "Ospitalera eramaten bazaituzte, loreak bidaliko dizkizut."

2) Alegiazko Baldintza

Nekez gerta daitekeen egoera bat aurkezten da.

Egitura eta Erabilera

  • Egitura: Alegiazko aditz formekin egiten da.
  • Erabilera:
    • Baldintza inprobablea: "Garaiz helduko balitz, gurekin etorriko litzateke autobusean."
    • Alegiazko egoeran jokabidea adierazteko: "Dirua banu, motor bat erosiko nuke."
    • Aholkuak adierazteko: "Ni zu banintz, berarekin hitz egingo nuke."

Entradas relacionadas: