Euskarazko Kontsonante Bustiak eta Herskariak: Fonologia

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

Kontsonante Bustiak (Palatalizatuak)

1. Bustidura Ezagunak eta Adierazpenak

Ezagunak dira gaur egun [dd], [tt], [ll], [tš] gisako fonemak. Adibidez:

  • Adibideak: Pattar, ttittare, dittu, ontto, ttakur...

Bustidurak txikidura adierazteko erabili ohi dira, baita afektibitate eta mespretxuzko azalpenak egiteko ere. Adibidez: Goxo, xelebre, xamur, ttotto...

Euskalki batzuetan bustidura funtsezkoa bilakatu da. [dd] bustidura batzuetan [j]-rekin nahasten da (Ontto ? onjo...).

Zubereraz, bestalde, [r] eta [ll] bustidura gertatzen da: Hori ? holli / etorri ? etolli... Gipuzkeraren eremuan ere gertatzen dira antzeko aldaketak.

2. Bustidura Espresiboa eta Etimologikoa

Bustidura espresiboa ustekabekoa izan daiteke. Batzuetan espresiboa da:

  • Espresiboa: Gutxi ? gutti / enano ? ñaño...

Bestetan ez da espresiboa, etimologikoa baizik: Aitzakia ? atxakia...

[i] bokalaren ondoren ere bustidura gerta daiteke: Zitun ? zittun / aitza ? atxa...

Behe-nafarreraren eta lapurteraren eremuan, desbustidura gertatzen da, [ll] eta [ñ] kasuetan: Pollo ? oilo...

3. [tt] Fonema Nabarmenena

[tt] da nabarmenena. Hizkuntzalaritzaren aldetik, fonema honetan sabaikari oklusiba gorra gertatzen da: Tortolica ? ttorttola...

Hegoaldeko euskalkietan [t], [i] bokalaren ostean busti egiten da: Deitu ? deittu...

4. [c] (ch) eta Izen Propioetako Bustidurak

[c] (ch) beste fonema batzuen ondorio bustia izan daiteke:

  • Latinez: Capellam ? chapelle, txapel...
  • Gaztelaniazko izen propioetan: Jose Mari ? Txema...
  • Euskararen alorrean: Martin ? Mattin / Anton ? Antton...

5. Hitz Hasierako [x/tx] Bereizgarriak

Hitz hasieran [x/tx] bereizgarri dira. Behe-nafarrera eta lapurteraren eremuan [x] fonema ia bakarrik dago.

Gipuzkerak eta bizkaierak, berriz, ez dituzte hasierako bustidurak egiaztatzen, hitz espresiboetan ez bada: Xamur, xoxo, xagu...

Beste bustidura forma batzuk [z]-rekin, handitasuna adierazteko:

  • Txerri ? zerri / txakur ? zakur...

Zubereraren eremuan, berriz, [x/tx] mantendu egin ohi dira: Xabal, txoko...

6. Hegoaldeko Euskalkietako Bustidurak

Bizkaieraren eremuan eta Hegoaldeko beste azpieuskalkietan, [s/z] fonemak busti daitezke [i] bokala duten diptongoaren ondoren: Bakoitz ? bakotx...

Bestalde, [ts/tx] fonemak nahas daitezke: Itsaso ? itxaso...

Beste batzuetan lerradura gerta daiteke [x] fonematik [tx]-ra: Jolastu ? xostatu, txostatu... Jokabide bera islatzen dute gipuzkeraren hurbilean: Jan ? yan / gajo ? gaxo...

7. Desbustidurak eta Metatesiak

Lapurterak eta behe-nafarrerak mendebaldeko [ñ/ll], [in/il] moduan askatzen dituzte, desbustidurak sortuz: Ille ? ile / botella ? botoila...

Hasierako [ñ] sudurkaria espresiboa gertatzen da Mutrikun, Oñatin eta beste leku batzuetan: Banoak ? bañoak / banabil ? bañabil(ek)...

Dena den, bustiduren alorrean zalantzak gerta daitezke eta metatesiak ere sortu: Laño ? lañeza, llaneza...

Herskariak edo Oklusibak (Leherkariak)

1. Herskari Motak eta Iparraldeko Fonemak

Euskalki guztietan bi herskari mota ematen dira:

  • Ozenak: [b], [d], [g]
  • Gorrak: [p], [t], [k]

Iparraldean, gainera, [ph], [th], [kh] fonemak gertatzen dira.

Leherkari gorrak gorde egiten dira bokalen artean euskarara igarotzean: Piper ? biper, piper...

[-ada] atzizkiaren kasuan, berantasun fonetikoa nabaria da, bokalen artean ozendu egiten delako: Bihozkada, gurdikada, ostikada...

2. Latineko Maileguak eta Aldaketa Ohikoak

Latineko [b/v] fonemak [b] gisara ematen dira maileguetan: Caveam ? kabia, habia...

Bokalen arteko [b] itzali egiten da toponimoetan: Etxarri ? Etxa(b)erri...

Gipuzkeran, bizkaieran eta goi-nafarreran ere [d], [r] bilakatzea ohizkoa gertatzen da:

  • Ohikoa: Edo ? ero / edan ? eran...
  • Alderantzizkoa: Aire ? aide / amorio ? amodio...

Disimilazioa kasu askotan gerta daiteke [d] fonemaren kasuan: Zidar ? zirar, zilar...

3. Leherkari Ozen Geminatuak

Latineko leherkari ozen geminatuak (bikoitzak) euskaraz leherkari gor soilduak bihurtzen dira latinarekiko:

  • Abbax ? apez, apa(i)z
  • Sabbatum ? zapatu...

4. Oposaketaren Neutralizazioa

Bi herskarien, hau da, ozen eta gorren arteko oposaketa neutraldu egin ohi da [n/l] ondoren. Latinezko [ptk] fonemak [bdg] bihurtuko dira gureganatzean: Tempora ? denbora...

Txistukariaren ondoren ozena eta gorraren taldeak neutraldu egin ohi dira, hau da, afrikariak (ts, tz, tx) frikari (s, z, x) bilakatzen dira: Aitz-gorri ? aizkorri...

5. Maileguetako Aldakiak

Maileguetan, normalki ozena gorraren bikoizturetan, ozenak formula antzinagokoa islatu ohi du: Pacem ? bake, pake...

Aldiz, fonema ozena duten aldakiak berantagoak izan ohi dira [-dade], [-da], [du] atzizkietan:

  • Debilidad ? ahuldade
  • Voluntatem ? borondate...

Entradas relacionadas: