Euskarazko Literatura: Axular, Fonetika eta XVII. Mendeko Testuingurua
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,67 KB
Axularren "Guero" Liburuaren Pasarte Baten Azterketa
"Ez Utzi Gerorako Orain Egin Dezakezuna"
Axularrek, "Guero" liburuan, ez utzi gerorako orain egin dezakezuna mezua azpimarratzen du. Testu honetan, gurasoei zuzentzen zaie, seme-alabak txikiak direnetik hezi behar direla adieraziz, gero alferrikakoa delako. Azalpen hau emateko, ohiko konparaketak eta aipamenak erabiltzen ditu. Liburu hau herri xeheari zuzenduta dagoenez, sotiltasuna nabarmentzen da. Kristauei jokabide egokia irakasteko asmoz idatzitako aszetika liburu bat da. Ideia abstraktuak modu errazean azaltzen ditu, eguneroko errealitatearekin zerikusia duten adibideak emanez. Beste ezaugarri bat erudizioa eta jakinduria dira, latinez idatzitako aipuen eta jende ezagunaren izenen bidez adierazita. Laburbilduz, Pedro Agerrek garaiko sermoigile estilo patxadatsua eta limurtzailea erabiltzen du, kristauak konbentzitu nahian.
Zahartzeak Dakartzan Ondorioak
Zahartzeak gorputzaren indar fisikoaren galera dakar, eta, ondorioz, pertsonak beste norbaiten beharra du. Testu honetan, estilo patxadatsua, sinonimoak eta paralelismoa erabiltzen dira ideia hau adierazteko.
Alferkeriaren Kalteak
Periklesek alferrak gerrara bidaltzen zituen, belar txarrak atera eta kalterik egin ez zezaten. Testu honetan, erudizioa (pertsonaia klasikoen aipamena) eta sotiltasuna (edertasuna bilatuz) erabiltzen dira, konparaketa nekazaritza arloan kokatuz.
Euskararen Fonetika eta Fonologia
- Letra: Fonema idatziz errepresentatzeko hizkuntza batek erabiltzen dituen zeinu grafikoak dira. Adibidez, "a". Hizkuntza horren alfabetoa osatzen dute letrek. Elementu edo osagai fisikoak dira.
- Fonema: Hizkuntza bera hitz egiten dutenen buruetan existitzen diren irudi edo imajina akustikoak dira. Abstraktuak dira, ez dira ikusten, ez entzuten. Soinu ideala da. Fonemek ez dute esanahirik, baina esanahia alda dezakete; adibidez: "atzo" / "atso".
- Soinua: Fonemaren gauzatze praktikoa da, entzuten duguna.
- Mintzaira-soinuak: Gizakiok hizkuntzaz komunikatzeko erabiltzen ditugun soinu jakin batzuk dira.
- Hizkuntza soinuak: Fonemak dira.
- Hizketa soinuak edo alofonoak: Soinu idealaren edo fonemaren gauzatze praktikoak dira.
- Fonetika: Hizketa soinuetaz edo alofonoetaz arduratzen da.
- Fonologia: Fonemaz arduratzen da.
- Aurkakotasun fonologikoa: Fonemek ez dute esanahirik, baina hitzen esanahia alda dezakete. Testu inguru fonetiko berean soinu bat aldatzean, esanahia desberdina bada, soinu hori fonema da, eta bi fonema aurkakotasun fonologikoan daudela esango dugu. Adibidez: "berri", "zerri", "herri", "txerri". "Bake" eta "pake" hitzetan, aldiz, fonema berberaren bi aldaketa dira, ez dago aurkakotasun fonologikorik.
- Tinbre alternantziak: Euskarak espazio txikian jokatzen du bokalak ahoskatzean; beraz, euskal bokalak hurbilago geratzen dira elkarrengandik. Horren ondorioz, fenomeno bokaliko hauek gertatzen dira: "berri"/"barri", "euskeraz"/"euskaraz", "gitxi"/"gutxi".
XVII. Mendea: Testuinguru Erlijiosoa, Ekonomikoa eta Kulturala
Giro Erlijiosoa: Kontrarreforma eta Trentoko Kontzilioa
- Protestanteen erreformaren aurrean, katolikoen erantzuna.
- Trentoko Kontzilioak Erdi Aroko liberalismoari mugak jarri zizkion.
- Trentoko Kontzilioa (1545-1563):
- Dotrina zabaltzeko herri hizkuntzen erabilera bultzatu zen.
- Elizaren hierarkia inposatu zen.
- Elizako erritoetan latina nagusitu zen.
- Morala eta ohiturak estutu ziren. Sorgin ehiza (Pierre de Lancre, 1609).
Giro Ekonomikoa
- XVI. mendean, Espainiaren nagusitasuna: itsasontzi flota handienak zituen, burdina eta egurra baitzituen.
- XVII. mendean, "La Armada Invencible"k porrot egin ondoren, Frantziak lortu zuen nagusitasuna.
- Ondorioz, Lapurdin itsasontzigintza, arrantza eta merkataritza loratu ziren.
- Horrek aberastasuna ekarri zuen, burgesia sortu zen, eta kulturak indarra hartu zuen.
Kultur Giroa
- Trentoko Kontzilioaren ondorioz, kristau ikasbidea euskaraz zabaltzeko beharra sortu zen.
- Horrek erlijiozko liburuen beharra sortu zuen.
- Helburu horrekin, zenbait apaiz, mediku eta intelektualen mugimendua sortu zen: Sarako Eskola.
Sarako Eskola
- Donibane Lohitzune, Sara eta Ziburuko idazle taldea zen, apaizak gehienak.
- Helburu nagusia erlijioa euskaraz zabaltzea zen.
- Talde kontzientzia bazuten.
- Axular gidari zuten.