Euskarazko Morfologia: Kontzeptu Nagusiak eta Analisia

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,06 KB

Morfologiaren Oinarrizko Kontzeptuak

1. Zein datu-motatarako izan daiteke egokia "item-eta-prozesua" hurbilketa morfologikoa?
Hurbilketa hau bereziki erabilgarria da lagune, mendie eta etxea alderatzen baditugu. Prozesua bakarra da: "definitua/artikuluduna egin", eta /-a/ segmentua gehitzen zaio. Segmentu hori modu desberdinetan gauzatzen da testuinguruaren arabera, baina funtzio bakarra du.

2. Zer du "zendu" hitzak aipagarririk?
Forma jokatu batetik (zen) sortutako hitz berri bat dela; euskaraz gutxitan gertatzen den fenomenoa da hori.

3. Eman morfemaren definizio bat.
Funtzio gramatikala duen hizkuntzaren zati txikiena da. Morfema hitz oso bat izan daiteke (adibidez, esku), edo hitz baten zati esanguratsu bat (adibidez, etorriko hitzaren -ko).
Beste definizio bat: Funtzio gramatikala duten hizkuntzaren zati txikienak dira, forma baten eta esanahiaren arteko elkarketa: Esku, -ko, -a.

Morfemak, Estemak eta Afixuak

4. Zer da estema? Adibide batekin hornitu definizioa.
Oinarri-morfema bat da, zeinari beste morfema bat gehitzen zaion. Sinplea edo konplexua izan daiteke. Adibidez, ongarritsu (ongarriz betea) hitzean, ongarri litzateke estema, eta -tsu gehitzen zaiona. Ongarri estema konplexua da, on eta -garri zatiez osatuta baitago.

5. Eman ondoko afixu edo hizki-mota bakoitzeko euskarazko adibide bana:

  • Aurrizkia: des- (deseroso)
  • Atzizkia: -tasun (handitasun)
  • Artizkia: Tagalo hizkuntzan: sumulat (-sulat: idatzi; -s-um-ulat: idatzi duen norbait).
  • Zirkunfixua: Indonesieraz: kebesaran (-besar: handi; -ke-besar-an: handitasun).

6. Zergatik dira arazo artizkiak eta zirkunfixuak morfemaren nozio tradizionalerako?
Morfemaren nozio tradizionala atakan jartzen dutelako, jarraitasunik eza baitakarte.

Inflexioa eta Hitz-Sorkuntza

7. Eman inflexioaren kanporatzearen euskarazko hiru adibide.

  • norabaitnonbaitera, norabaitera; nonbaitnonbaiten
  • ez dut nahiez du nahit (umeen hizkeran ohikoa)
  • inork ezinobesek (Bergarako hizkeran entzuna)

8. Azaldu xeheki nola sortu den "birmoldagarri" hitza.
Kasu honetan, molda dugu hitzaren estema eta erroa; honi bir- eta -garri afixuak gehitu zaizkio.

9. Zeren araberakoak dira hitz gramatikalak?
Hitz beraren forma ezberdinak dira, testuinguru sintaktikoaren araberakoak.

10. Aipa ezazu morfologiaren eta sintaxiaren arteko desberdintasun bat, adibide batekin azalduz.
Hitz berriak lehendabizikoan aditzea nabarmena da (morfologia); aldiz, perpaus berri bat lehendabizikoan aditzea ez da hain harrigarria.

11. Zer da paradigma? Eman adibide bat.
Lexema baten forma gramatikal guztiak barnebiltzen dituen multzoari deritzo paradigma. Adibidez: bò̤k (bota, jaurti).

Analisi Morfologiko Sinkronikoa

Ikuspegi sinkroniko baten arabera, zehaztu ondoko hitzetan dauden morfemak, estemak, afixuak eta lexemak:

  • 12. daramat: da-rama-t. Estema: -rama-; Erroa: -rama-; Afixuak: da- (aurrizkia) / -t (atzizkia); Lexema: eraman.
  • 13. negargarri: negar-garri. Estema: negar; Erroa: negar; Afixuak: -garri (atzizkia); Lexema: negargarri.
  • 14. gurutzeko: gurutze-ko. Estema: gurutze; Erroa: gurutze; Afixuak: -ko; Lexema: gurutze.
  • 15. etortzen: etor-tze-n. Estema: etor; Erroa: -tor-; Afixuak: (e-) / -tze / -n.

Morfologia Teoria: Ikuspegiak eta Hatsarreak

17. Zer esan nahi du "Morfema guztiak ez dira segmentalak" hatsarreak?
Morfema batzuk ez direla segmentu foniko moduan gauzatzen; adibidez, ingelesezko run/ran formetan, iragana bokal-aldaketa bidez markatzen da.

18. Ba ote dago euskaraz segmentala ez den morfemarik? Zein bi ikuspegi daude lexikoiari buruz?
Bai, badaude. Adibidez, aditz laguntzaileetako aspektu eta denbora markak kasu batzuetan aldaketa fonologikoen bidez gauzatzen dira (adibidez: darama / dakar / dakart / dakarzue).
Lexikoiari buruzko ikuspegiak:

  1. Ikuspegi lexikalista: Morfologia lexikoan gertatzen dela dio; hitz berriak lexikoan bertan sortzen dira.
  2. Ikuspegi postlexikalista: Morfologiaren parte bat sintaxiaren ondoren gertatzen dela dio; forma batzuk perpaus-mailan osatzen dira.

Historia eta Sailkapen Morfologikoa

19. Nork asmatu zuen "morfologia" terminoa? Zein mendetan?
Johann Wolfgang von Goethe (1749-1832) idazleari egozten zaio, XVIII. mende amaieran edo XIX. mende hasieran, testuinguru biologikoan. Grezierazko morph- (forma) hitzetik dator: "formen azterketa".

20. Eman morfologia flexiboa eta eratorpenezkoa bereizteko irizpide bat.
Flexioan ez da kategoria-aldaketarik gertatzen (adibidez, etorrinator, biak aditzak dira). Eratorpenean, aldiz, kategoria-aldaketa gerta daiteke (adibidez, luze izenondotik luzatu aditza sortzea).

21. Zer da alomorfoa?
Morfema baten gauzatze fonologiko jakina da. Adibidez: -ko ~ -go; -re ~ -ren; -kin ~ -kila(n). Funtsean, morfemaren aldaerak dira.

Afixuen Analisia eta Hitz Elkartuak

Zehaztu ondoko hitzen afixu-motak (eratorpenezkoak ala flexiozkoak):

  • 23. adiskidearentzat: adiskide-a-ren-tzat. Estema: adiskide; Afixuak: -a, -ren, -tzat (flexiozkoak).
  • 24. balego: ba-leg-o. Aurrizkia: ba-; Estema: leg-; Atzizkia: -o (flexiozkoak).
  • 25. oheratu: ohe-ra-tu. Estema: ohe; Afixuak: -ra- (artizkia, eratorpenezkoa), -tu (atzizkia, eratorpenezkoa).
  • 26. lotsagabekeria: lotsa-gabe-keri-a. Afixuak: -gabe eta -keri (eratorpenezkoak), -a (flexiozkoa/artikulua).
  • 27. hautsi-mautsi: Elkarketa da (bikote iteratiboa). Ez dago afixurik, eratorpen lexikala baizik.

28. Zeinek du aukera gehien hiztegi batean sarrera gisa agertzeko?
Lexema baten eratorriak.

29. Eman morfemak baino konplexuagoak diren lau unitate lexiko.

  1. Elkartuak: giltzurrun, sukalde.
  2. Eratorriak: idazle, moldagarri.
  3. Esapideak: egun on, esku hutsik.
  4. Lokuzioak: burua galdu, kontuan hartu.

30. Norena da "Morfología Vasca" lana?
Resurrección Maria de Azkuerena da.

Hitzaren eta Morfemaren Definizioak

Hitza: Hizkuntzaren unitaterik txikiena da, errealitate estralinguistiko bati dagokiona eta ezaugarri formalak (akustikoak, morfemikoak) dituena. Modu independentean ager daitekeen osagaia da. Laburbilduz: Hitza morfologiaren unitate maximoa da, eta morfema unitate minimoa.

Entradas relacionadas: