Euskeldun Batzokija: Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Printzipioak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

11. Eskualdeen BE:TK

1894an Bilbon idatzi zen testu zirkunstantzial honetan, Euskeldun Batzokijaren Estatutuen atal batzuk jasotzen dira. Hauek izan ziren lehen batzokia arautu zuten legeak. Lehen batzokia eta euskal nazionalismoaren sorrera ulertzeko, industrializazioak eta foruen galerak eragindako testuingurua hartu behar da kontuan. Egileak, ziurrenik, Sabino eta Luis Arana anaiak izan ziren. Testua oro har irakurleei zuzenduta dago, eta zehazkiago, euskal nazionalistei. Publikoa eta nazio mailakoa ere badela esan dezakegu.

TA: Helburu Nagusia eta Printzipio Ideologikoak

Euskeldun Batzokija arautuko duten legeak aditzera ematea da helburu nagusia. Batzokiaren zeregin nagusia euskal nazionalismoaren aldekoen arteko lotura sendotzea dela dio, eta Sabino Aranak sortuko duen Bizkaia Batzarraren estatutuen menpe geratuko dela. Nazionalismoaren goiburuaren inguruko zehaztapenak ematen dira:

  • Lagizarrak, euskal foru eta usadioak berriz indarrean jartzeko nahia adierazten du.
  • Euskeria osatzen duela zehazten da, bere izaera berezia eta autonomia galdu gabe.
  • Batasuna, arraza, hizkuntza, fedea, izaera eta ohituretan oinarritzen dute.

Etak erlijioa eta politikaren arteko harmonia sinbolizatzen duela jasotzen da. Goiburuaren zehaztapenekin amaitzeko, erlijioa politikatik bereizi beharra dagoela esaten da, lehentasuna erlijioari emango zaiola azpimarratuz.

TTi: Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Garapena

Euskal nazionalismoa XIX. mendearen amaieran sortu zen, hasieran Bizkaiari soilik mugatu zitzaion bizkaitarrismoa deitu izan zenarekin. Sorrera horretan kanpoko eta barruko baldintzaileek eragin zuten.

Sabino Aranak ideologia nazionalista finkatu zuen eta ondoren proiektu politikoa gauzatu. Ikuspuntu erlijiosoa nabari da. Nazionalismoaren sortzailearen ustez:

  • Euzkadi nazio bat zen, nazio izateko beharrezko elementuak baitzituen.
  • Nazio orok independentzia lortzeko eskubidea zuen estatu zapaltzaileren aurrean.
  • Lege Zarra ziren lege nazional euskaldunak, eta nazionalismoa zen berrindartze nazionala lor zezakeen aukera politiko bakarra.
  • Bi joera kondenatu zituen: kapitalismoa eta sozialismoa.
  • Espainiar ateoen boterea, euskal ohituren aldaketa eta katolizismoaren pixkanakako desagerpena salatu zituen.
  • Elizak Estatuarekiko zuen independentzia aldarrikatu zuen eta bi horien arteko harmonia.

Programa ideologikoa ezartzeko alderdi bat fundatzea beharrezkoa zen, eta horretarako printzipio nagusiak plazaratu zituen. Berorietan independentzia eskatu zuen Bizkaiarentzat eta honek bizi zuen zapalkuntza egoera salatu zuen. 1893an Discurso de Larrazabal zeritzana eman zuen, eta bertan atzerritarrek Bizkaian zuten botereaz hitz egin zuen. Bakar batek ere ez zituela bizkaitarren nahiak betetzen esan zuen.

Printzipio ideologikoak plazaratu ondoren, Euskaldun Batzokija deitutako elkarte politikoa sortu zen, baina hurrengo urtean itxi egin zuten. Alderdi Nazionalista fundatu zuen Bizkaian. Ez zuen hauteskundeetan parte hartu eta ez zuen beste alderdi nazional eta euskaldunekin elkartu nahi izan.

Sabino Arana 1903an hil ondoren, alderdia asko hedatu zen, baina barne zatiketak ere nabarmentzen hasi ziren. Euskalerriako eta Aberriako sektoreen artean eztabaidak eta gatazkek eszisioa eragin zuten. Gerra zibila arte autonomia estatutua lortzea izan zuten helburu.

TG: Euskeldun Batzokijaren Garrantzia

Euskeldun Batzokijaren sorreraren helburu nagusia bat egiten zuten herritarrak erakartzea izan zen, batzokia oinarritzat harturik. Estatutu hauek garrantzia izan zuten orduko, ondorengo eta gaur egungo nazionalismoaren oinarri ideologikoa eratu baitzuten. Estatutu hauen eta nazionalismoaren hedapenak, euskal probintzietan eragina izan zuten.

Entradas relacionadas: