Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Testu Iruzkina
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,4 KB
Testuaren iruzkina: Euskeldun Batzokijaren Estatutuak
Aztergai dugun testua 1894an idatzitakoa da (Berrezarkuntzaren garaian, Alfontso XII.aren erregealdian). Jatorri aldetik lehen mailakoa da, estatutua edota arau-multzoa bera delako. Forma aldetik, zirkunstantziala da eta eduki aldetik politiko zein erlijiosoa dela esan daiteke.
Egileari dagokionez, ez dago argi nor izan zen; bestalde, hartzailea publikoa da, hots, euskal herritarrak, aldizkari batean argitaratutako artikuluak baitira. Honen asmoa zera da: Bizkaian hainbat arau-mota ezartzea, probintzia oso bat izateko.
Testuaren azterketa
Testuaren azterketari hasiera emateko, hitz bat argitu behar da: Batzokia.
Testuaren azterketarekin jarraituz, ideia nagusiak hauek dira:
- Batzokia: Jeltzaleen batasunerako sortutako zentroa, Bilbon.
- 1. artikulua: Bizkai-Batzarrak Sabino Aranak idatzitako estatutuak izango ditu, eta Euskeldun Batzokija haren menpe dagoela dio.
- 2. artikulua: Bizkaiaren konfesionaltasuna adierazten du; beraz, Bizkaiarentzat erlijio katolikoa onartuko dela ageri da.
- 3. artikulua: Foruak berrezarriko direla dio. Bestalde, Bizkaian batez ere euskal arrazako familiak biziko dira eta hizkuntza ofizialtzat euskara ezarriko da.
- 5, 6 eta 7. artikuluak: Politika eta erlijioaren ingurukoak dira. Lotura harmonikoa izan behar dute politika eta erlijioak, baina 6. artikuluan banandu egin behar direla dio, erlijioa beti politikaren gainetik jarriz.
- 8. artikulua: Bizkaia urte batzuetara zer izango den aurreikusten du. Bizkaia; Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoarekin batera, "Euskal Herria" izeneko konfederazioa sortuko duela dio, betiere bere autonomia murriztu gabe.
Testuingurua: Euskal Nazionalismoa
Dokumentu honen balorazioa egiterako orduan, esan beharra dago nabarmentzeko testua dela, Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894) lanaren garrantzia azpimarratu nahi delako, eta agerian utzi nahi da EAJren bilakaera Sabino Arana hil eta gero.
Nazionalismoarekin lotutako testua da; agerikoa da puntu batzuetan kontserbakorrak izatetik aldatu egin direla.