Euskera 3. dbh

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

Lexikoa: huts egin kale egin,omenez ohorez,ordoki lautada,azpiratu garaitu,aldaroka balantzaka,zerraldo siku, akitu nekatu, gutizia desioa. Ekintza-/ondorio-atzizkiak: Aztzizkien artean badira batzuk ekintza edo ondorioa adierazten dutenak. -kuntza izen abstraktuak sortzen ditu eta ekintza edo ondorioa adierazten du. zapaldu+kuntza: zapalkuntza -dura/-tura: batzuetan ekintza eta beste batzuetan ondorioa adierazten du: hedatu+-tura: hedadura. -(k)ada: kolpea edo ondorioa adierazten du. izenei eta aditzei lotzen zaie. harri+kada: harrikada. Bait- menderagailuaren idazkera: Bait+h=baih- +l=bail +n=bain +n=bain-+z=baitz- +d=bait- Gramatika: Ondorio-perpausek menderakuntza bidezko perpausak dira. Mota horretako perpausek kausa baten ondorioa adierazten dute. Ondorio perpausak nola eratu: Mota horretako perpausak eratzeko, hiru elementu erabili ohi dira. Perpaus nagusiaren hasieran mailakatze-hitza agertzen da: hain, hainbeste, halako... Mendeko perpausetan, berriz, non edo ezen lokailuak doaz hasieran, eta ondoren bait- edo -(e)n menderagailuak aditz jokatuan erantsirik. ·Hain..non/ezen..bait-/-(e)n: hain polita da ezen jende guztia begiratzen dion. ·Halako..non/ezen..bait/-(e)n: halako etxea du, non galdu ahal zaren. ·hain beste..non/ezen..bait-/-(e)n: hainbeste zarata dago, non ez baitizut ulertu. Kausazko perpausak menderakuntza bidezko perpausak dira eta, izenak adierazten duenez, perpaus nagusiko ekintzaren kausa edo zergaitia adierazten dute. Kausazko menderagailuak: Aditz jokatuekin: ·-(e)lako: mederagailurik erabiliena dugu, Zergaitik? galderari erantzuten dio: zergaitik erosi duzu? Nahi dudalako. ·-eta: ez da erabiltzen galdera bati erantzuteko, kausaltasun ahulagoa baitu. errepikatu, gaizki entzun dut-eta. Bait-: esanahiaren eta erabileraren aldetik aurrekoarekin antz handia du. ez baitut ongi entzun. ·(e)nez/-(e)nez gero: osagarri hisako arrazoiak emateko erabiltzen dira. Bigarrenak lehenak baino kausaltasun-maila handiagoa adierazten du. gaizki zegoenez/gaizki zegoenez gero. ·-(e)la-eta: Zer dela eta? galderari erantzuten dio: direla-eta. -(e)la bide/-(e)la kausa/-(e)la medio: aurrekoaren aldakiak dira, esanahi eta erabilera bertsua baitute. Aditz jokatugabeekin: -t(z)eagatik/-t(z)earren: menderagailuok jatorriz kausa edo zergaitia adierazten badute ere, askotan helburuzko perpausak sortzeko erabiltzen dira. Kausa adierazten dutenean, Zergatik? galderari erantzuten diote.

Entradas relacionadas: