Existentzialismoa euskal herrian

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Eleberri existentzialista: JOse Luis Alvarez Enparantza ``Txillardegi¨ Leturiaren egunkari ezkutua publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Ausartegiak ere bai batzuentzat. Ez zuten denek begi onez ikusten erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Egia esan, badu eleberri honek Unamunern ukitua; baita une hartan Europan hain modan zeuden Jean Paul Sastre eta Albert camus idazle existentzialisten kutsua ere. Ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen dela esan daiteke. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikek taxu berezia eransten diote liburuari. Txillardegiren bigarren nobelan, PeruLeartzakoa, eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren ihesak kezkatzen dute pertsonaia nagusia. Leturia eta leartza, hainbat arrazoiengatik, problemaz jositako gizonak ditugu, amaiera txarra izango dutenak. Elsa scheleen hirugarren eleberriarekin, Euskal Herritik urrun,emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleria zabala bereganatu zuen. Narratibaren ibilbidean urrats garrantzitsutzat daukate gehienak. 


Miranderen eta Arestiren eleberriak: Aldizkarietan agrtu zituen Gabriel Arestik bere ipuinak eta nobela bat. Liburuetan,  egilea hil eta gero argitaratu ziren. Idazle bilbotarraren eleberri bakarra dugun hori Mundu munduan da. Nobela atipiko honetan oso hurbil baina ezkutuan dagoen bizimodua bistaratzen digu Arestik: 1960 inguruko industrializazio basatia dela bide, Bilbo aldean sortzen diren txabola auzoetako miseria gorria sufritu behar dutena. Nobelaren haria abiatzen den bidezidor tremendisten zehar galtzen da. Jon Mirande Paristarraren prosa lanak ere ez ziren berandura arte libururatu. Aldizzkarietan barreiaturik zeukan produkzio guztia. Bizi zelarik, Haur besoetakoa eleberria soilik argitaratu zioten. Gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigu liburu honek. Euskal Herrian aipaezinezko gaia zen oraindik 1960ean. Giroa ez zen agian, oso aproposa horrelako obra baten balio literarioak epaitzeko.

Entradas relacionadas: