Ezagutza Motak eta Metodo Zientifikoak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,46 KB
Doxa eta Episteme: Ezagutza Motak
Doxa eta epistemea desberdinak dira, baina biak ezagutza motak dira. Alde batetik, doxa iritzia da eta zentzumen-ezagutzatik datorkigu, esperientzian oinarritutakoa, enpirikoa. Beste aldetik, epistemea zientzia da, jakintza edo ikerkuntza arrazionala.
Antzinako Grezian, epistemea eta doxa ziren haien dialektikaren oinarria, hori baitzen bizitzaren funtsezkoena. Bien arteko elkarketa ezinbestekoa da, unibertsoan bezala.
Betidanik zientzia eta filosofia oso elkartuta egon dira. Antzina, ezagutza bi motatakoa zela ondorioztatu zuten: epistemea eta doxa. Epistemea jakintza zientifikoa da, ezagutza mota arrazionala, dedukzioz sortutakoa; doxa, ordea, guztiz desberdina da, zentzumenetatik lortutakoa, esperimentazioaren bidez. Ezagutza enpirikoa da.
Dialektika bien arteko elkarketa da; hau da, bata zein bestea hartzen ditu kontuan. Unibertsoa eta izaki guztiak dialektikoak dira, elkarketa hori ezinbestekoa baita.
Dedukzioa eta Indukzioa: Zientziaren Metodoak
Zientzia formalek arrazoiketa-moduak hartzen dituzte kontuan, koherentzian oinarritzen baitira. Zientziek egiaztapenak egiteko bi modu erabiltzen dituzte: dedukzioa eta indukzioa.
Dedukzioa: Arrazoiketa Formala
Dedukzioa alde arrazionala, objektiboa, erabat intelektuala eta zientzia formalen ezaugarria da.
Zientzia Formalen Sistema Axiomatikoa
- Axiomak: Sistemaren funtsezko printzipio frogaitzak. Ebidentzia hartzen da kontuan eta balioak ere baditu. Adibidez: Hiztegi bateko hitzak.
- Antolaketa eta eraldaketa arauak: Arauak ondo egokituak ez daudenean ere, errespetatu behar dira. Adibidez: Hiztegiaren ordena alfabetikoa.
- Teoremak: Axiometatik deduzitzen diren enuntziatuak. Adibidez: Hiztegi bateko definizioak.
Indukzioa: Ikuspegi Enpirikoa
Indukzioa alde esperimentala da, esperientzian oinarritzen da eta enpirikoa da. Indukzioaren bidez egiten diren egiaztapenak metodo hipotetiko-deduktiboak dira. Ez du behar sistema teoriko bat aurretik, baizik eta objektu baten esperientzia enpirikoa.
Esperientziatik hartutako ulermena da. Sistema esperimentala sentsibilitatearen bidez lortutako ezagutzetan oinarritzen da:
Adibidez: Aurpegi bat dela pentsatzen dugu esperientziaren bidez lortutako ezagutza delako, baina benetan borobil bat eta marra batzuk besterik ez dira.