Ezagutza posible al da? Ikuspegi filosofikoak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB
J 1.4. Posible da ezagutzea?
Dogmatismoa
Ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du. Dogmatismoak uste du egiaren jabe dela eta bere ezagutza ziurra eta eztabaidaezina dela.
Kritikatzeko ahulgunea: Kritikak onartzen ez dituela da.
Eszeptizismoa
Ezagutza fidagarriak eskuratzea ezinezkoa dela uste dute, zerbait egiazkotzat jotzeko nahiko frogarik inoiz ez baitago. Horrexegatik, eszeptiko batzuek diote akatsik ez egiteko onena dela ezer ez baieztatzea ezta ezeztatzea ere.
Kritikatzeko ahulgunea: Normalean egiten ditugun ekintzek gure sinesmenak era batean edo bestean islatzen dituzte.
Kritizismoa
Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren artean dago. Egiazko ezagutzak lor daitezke, baina bi hauetakoren bat eginez gero:
- Gure ezagutza-ahalmenak noraino irits daitezkeen argitzen saiatzea. (Kritizismo kantiarra: XVIII. mendean arrazoimenaren kritika egitea proposatzen du, noraino ezagut dezakeen jakiteko).
- Gure ezagutzak errealitatearekin kritikoki egiaztatzen saiatzea. (Arrazionalismo kritikoa: XX. mendean ezagutza guztiak hutseginkorrak direnez, frogatu egin behar dira).
Subjektibismoa eta Erlatibismoa
Unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez dagoela uste dute.
Subjektibismoaren arabera, egiazkoa zer den jakitea subjektu bakoitzaren esku dago.
Erlatibismoaren arabera, kultura, garai edo giza talde bakoitzaren esku dago.
Hizkuntzaren Filosofia Analitikoa
Gure hizkuntzaren kontzeptuek, terminoek eta arau gramatikalek gure pentsaeraren ahalmenak eta gure munduaren ezagutza baldintzatzen dituzte. Wittgensteinek esan zuen: “Gure hizkuntzaren mugak gure munduaren mugak dira”. Hiztegiaren bidez eskura dezakeguna bakarrik uler dezakegu, eta gure hizkuntzak dituen gramatika-baldintzapenen arabera bakarrik ulertuko dugu.
Perspektibismoa
Errealitatea ezagut daiteke, baina ikuspegi desberdinak batuz gero. Ikuspegiak batzea da egia. (Gutako bakoitzak eta belaunaldi historiko bakoitzak errealitatearen bere ikuspuntua du, Jose Ortega y Gassetek adierazi bezala).