Ezgaitasunaren eta Dibertsitate Funtzionalaren Glosarioa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Urritasuna

Egitura edo funtzio psikologiko, fisiologiko edo anatomiko baten galera edo anomalia.

Ezgaitasuna

Jarduera jakin bat gizaki batentzat normaltzat hartzen denean, hura egiteko gaitasun gabezia, urritasun batek eraginda.

Minusbaliotasuna

Urritasun edo ezgaitasun baten ondorio sozial gisa pertsona batek jasaten duen eragozpen egoera.

Dibertsitate Funtzionala

Ezgaitasun hitzaren ordezko kontzeptua. Gizarteak sortutako ingurune-baldintzak direla eta, zeregin berberak beste modu batean egin beharrean geratzen direnak.

Adimen Ezgaitasuna

Eredu klinikoaren arabera: Anomalia ezberdinen multzoa, sorrera organiko ezberdinek eraginda, goi mailako funtzio mentaletan gabeziak sortzen dituena.

AMMR (1992)

Adimen-atzerapena: Eguneroko funtzionamenduan muga nabarmenak izatea. Adimenaren funtzionamenduan batez bestekoa baino txikiagoa izatea, eta honekin batera, egokitze-trebetasun arloetatik bi edo gehiagotan muga esanguratsuak izatea. 18 urte baino lehen diagnostikatzen da.

Laguntza Informala

Familiako kide batek edo batek baino gehiagok eskaintzen duten arreta edo zaintza.

Laguntza Formala

Bizitza independentea izateko aukerarik ez duten eta familiaren aldetik laguntzarik jasotzen ez duten pertsonentzat. Gizartea antolatzen da erabiltzaile horien beharrei erantzuteko baliabideak eskainiz.

Terapia Okupazionala

Jakintza-arlo soziosanitarioa, erabiltzaileak eguneroko jarduerak egiteko duen gaitasuna ebaluatzen duena. Terapeutak, edozein arrazoi dela medio, gaitasun hori kaltetuta dagoela sumatzen duenean, esku hartzeko ahalmena izango du.

AAIDD (2002)

Adimen-atzerapena: ezgaitasun mota bat da eta ezaugarri hauek ditu: muga esanguratsuak adimen-funtzionamenduan eta egokitze-jokabidean (trebetasun praktiko, sozial eta kontzeptualetan). 18 urte baino lehen diagnostikatzen da.

AAIDD (2010)

Adimen-ezgaitasunak muga esanguratsuak ditu adimenaren funtzionamenduan eta egokitze-jokabidean (trebetasun kontzeptual eta praktikoetan). 18 urte baino lehen diagnostikatzen da.

Bizi Kalitatea

Kontzeptu bat. Pertsona batek nahi dituen funtsezko baldintzak, 8 beharren arabera:

  • Ongizate emozionala
  • Pertsonen arteko harremanak
  • Ongizate materiala
  • Garapen pertsonala
  • Ongizate fisikoa
  • Autodeterminazioa
  • Inklusio soziala
  • Eskubideak

Autodeterminazioa

Nork bere buruari dagozkion bizi-kalitateko erabakiak hartu eta gauzatzea, nor bere bizitzaren eragile kausala izanik, kanpoko eragilerik gabe.

Trebetasuna

Jarduera bat egiteko pertsona batek duen gaitasuna edo trebezia.

Aztura

Jokabide ikasia. Pertsonak behar den unean eta modu egokian automatikoki egiten duena.

Errutina

Egunero mantentzen diren jarduera dinamikoak. Konturatu gabe egiten direnak. Ingurune egonkorretan aplikatzen direnak.

Desgaitasuna

Zentzumen, fisiko edo intelektual urritasuna duen egoera. Eguneroko jarduerei aurre egiteko mugak dituena.

Ebaluazio-arlo nagusiak

Hona hemen ebaluazio-arlo nagusiak:

  • Orientazioa: Denbora jakin batean espazioan kokatzeko gaitasuna.
  • Mugikortasuna: Pertsonari mugitzea edo garraiatua izatea ahalbidetzen dion gaitasuna.
  • Orientazio Trebetasuna:
    • Orientazio espaziala: Pertsonak non dagoen badaki eta nora joan nahi duen. Pertzepzioa, arreta eta memoria erabiltzen ditu.
    • Erreferentzia-puntuak: Lehen erreferentzia-puntua pertsona bera da, hortik aurrera besteak.

Orientazio Teknikak

  • Psikoestimulazio integrala
  • Orientazioa errealitatean
  • Memoria lantegia

Entradas relacionadas: