Eztabaida Egokirako Gida: Gorputza eta Hizkuntza
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB
Eztabaida Egokirako Gida (I)
Eztabaida egoki bat izateko, kontuan hartu beharrekoak:
Gorputzaren Alderdiak
Partaideen kokapenak komunikazioan eragina du. Keinuek hitzak ordezkatu, errepikatu edo zehaztu ditzakete, baita erosotasuna edo deserotasuna adierazi ere. Esku, beso eta aurpegiko mugimenduak zaindu behar dira. Begiradek ere garrantzia dute: zorrotzak, iheskorrak, errukiorrak...
Ahotsaren Alderdi Erretorikoak
Tinbreak eta intentsitateak sexua, adina, egoera fisikoa eta animikoa adierazten dituzte. Soinu eta hotsak ere garrantzitsuak dira: arnas hartzeak, txistuak, eztula, betelanerako hotsak, barrea, negar zotina, onomatopeiak. Intonazioak galdera edo harridura adierazteko balio du, baita elementu garrantzitsuak nabarmentzeko ere. Erritmoak elkarrizketa edo eztabaidan boterea nork duen adieraz dezake. Ahoskatzeko modua zaindu behar da.
Eztabaida Egokirako Gida (II)
Pertsona Deiktikoak
Partaide Bakarrari Erreferentzia Egiten Diotenak
1. pertsona: igorlea | 2. pertsona: hartzailea | |
Pertsona izenordainak | ni, nihaur, neuk, neroni, nirea, neuretzat, nigana, nitaz… | zu, hi, berori, heu, zeu, herori, berori, hirekin, zureganantz, zuri… |
Pertsona jokatzen duten aditzak | nabil, borrokatu banintz, egongo nintzateke, ausart naiteke, otu izan balitzait, gehituko nizkioke, eskatu didate… | zabiltza, henbilen, hurbilduko bazina, minduko zinateke, poztu haiteke, gertatuko balitzaizu, aitortuko lizkizuke, erregutu zizun… |
Partaide Bati Baino Gehiagori Erreferentzia Egiten Dietenak
1. pertsona: igorlea + hartzailea 1. pertsona: igorleak (taldea) | 2. pertsona: hartzaileak | |
pertsona izenordainak | gu, gugatik, geuk, gerok, guhaur, geurea, guretzat, gugandik.. | zuek, beroriek, zeuek, zerok, zuei, zuentzat, zuengana… |
pertsona jokatzen dute aditzak | dakizkigu, irudituko litzaiguke, hartuko bagenu, sar genitzake, letorkiguke, ulertu zeniguten… | haserretuko bazina, bat etorriko zinateketen, egokitu xsitezkete, bururatu balitzaizue, gustatuko lizkizueke, adierazi zizueten… |
hurbiltasuna adierazten duen pluraleko artikulua | lagunok, hirurok, denoi, guztiontzat… | zuok, zuoi, zuontzat… |