Fabrikazio Prozedurak: Motak eta Moldeaketa Teknikak
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB
Fabrikazio Prozedurak
Fabrikazio prozedurak material baten forma aldatzea helburu duen eragiketa edo eragiketa multzoa dira. Horrela, produktu baten osagai izanen diren pieza ezberdinak lortuko ditugu, eta pieza ezberdinak lotuz, produktua bera. Fabrikazio prozedurak hiru motatakoak izan daitezke:
- Hasierako material kantitatea mantentzen duten prozedurak.
- Hasierako materialaren zati bat kentzen duten prozedurak.
- Hasierako materialari materiala batu edo gehitzen dioten prozedurak.
Hasierako Masa Bukaerakoaren Berdina: Likido Egoeratik Pasata
Moldeaketa
- Molde iraunkorra eredu birtuala: Molde iraunkorra, behin eta berriz erabili daitekeelako, eta eredu birtuala, lortu nahi den piezaren negatiboa delako. Barrunbea material solido batean egiten da (grafitoan edo metalean). Nahiz eta irekiera bat egoteko beharrak gaitasun mugaketa suposatzen duen, oso forma konplexuak lor daitezke. Prozedura azkarra eta automatizatzeko erraza da.
- Erabili eta botatzeko moldea, eredu iraunkorra: Molde hauek material bikortsuan egiten dira (harea, igeltsua). Bi molde erdi erabiltzen dira eta bereizteko aukera ematen dute; horregatik, eredua iraunkorra da. Bi moldeen artean eredua ipintzen da (egurrezkoa, normalean). Bi molde erdiak ixten dira eredua barnean dagoela, eta harean ereduaren marka geratzen da. Harea gogortu egiten da, eta eredua kentzean hutsunea geratzen da, prest galdaketarako. Oso erabilgarria da pieza handi eta ertainetarako, nahiko merkea da.
- Erabili eta botatzeko moldea, erabili eta botatzeko eredua: Moldea material bikortsuan egiten da. Eredua egiteko gehien erabiltzen den materiala argizaria da. Gehien erabiltzen den teknika argizari galduaren bidezko moldeaketa da. Ereduak argizarian egin eta hodien bidez lotzen dira makroereduetan. Makroeredu horietan euskarrituta egiten da moldea. Barrunbea askatzeko, eredua urtzen da, moldea erabiltzeko prest izateko. Moldea erabili eta botatzekoa denez, kolpeka kontu handiz apurtzen da, barruko materialari kalterik ez egiteko. Azken ereduak barrunbearen itxura hartuko du. Aplikazioak: forma oso konplexuak lor daitezke moldeaketa prozedura honekin, era guztietako makineria piezak.