Fabrikazio Prozesuak: Masaren Kontserbazioa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB
Masaren Kontserbazioa Fabrikazio Prozesuetan
Solido Egoeran
Laminazioa
Laminazioa materiala laminazio-zilindro izeneko arrabol biren artean igaroaraztean datza. Lortutako forma hasierakoa baino meheagoa izango da. Materiala asko estutu nahi bada, zilindro-pareak kateatu egiten dira, 'trenak' sortuz, geroz eta estuagoa eginez. Lehen mailako prozeduretan txapak egiteko erabiltzen da, eta bigarren mailako prozeduretan soslai ugari lortzeko.
Trefilazioa
Trefilazioa hari formako materiala gero eta estuagoa den ilera izeneko zulo batetik igarotzean datza. Hasierako materialak amaierako zuloaren diametroa hartzen du. Honetan ere, laminazioan bezala, 'trenak' osatzen dira, geroz eta estuagoa egiteko. Hariak eta alanbreak egiteko erabiltzen da.
Estanpazioa
Estanpazioan, materialaren bukaerako forma kolpeei esker lortzen da. Bi erdi-molde edo estanpa arduratzen dira horretaz; bakoitzak indarra egiten du kontrako noranzkoan, eta materialari presio handia eraginez itxuraz aldatzen da. Estanpazioa pieza handiak eta txikiak egiteko erabil daiteke, hala nola: erremintak, automobilen piezak, goilareak eta sardexkak.
Estrusioa
Estrusioa masa plastiko bati forma emateko prozedura bat da. Prentsa baten bidez, materiala zulo batetik pasarazten da, eta materiala zuloaren forma berdinarekin ateratzen da, txurroak bezala.
Bi Dimentsiotan
Enbutizioa
Enbutizioan, fabrikatu nahi duzun objektuaren material metalikoa (txapa) matrizearen gainean jartzen da, eta bere gainean zapaltzailea. Hori egina izan ondoren, nahi duzun forma duen puntzoia hartzen da eta txaparen kontra presionatzen da. Horrela, puntzoiaren forma duen nahi duzun objektua eskuratzen da. Makina osoari prentsa izena ematen zaio, eta beharrezko puntzoi eta zapaltzaileekin osaturik dago. Adibideak: edari-poteak, kotxeen karrozeriak eta sukaldeko tresnak.
Lekuan Lekukoa
Tolestea
Tolestean, metalezko txapa matrizearen gainean jartzen da eta honen kontra puntzoia presionatuz, txapa tolestu egiten da matrizearen forma hartuz, presio hori dela eta. Nahi adina aldiz errepika daiteke, nahi duzun objektua lortu arte. Normalean, matrize eta puntzoi bat baino gehiago erabiltzen dira, lortu nahi den tolesturaren formaren araberakoak baitira. Eraikuntzetako soslaiak egiteko erabiltzen da, besteak beste.