Faktore Geografikoak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB
Latitudea:
Espainia Ipar hemisferioko alde epelean dago, honek 4urtaro egotea egiten du: bi nabarmenak (uda eta negua) eta beste bi trantsizio edo tartekoak (udaberria eta udazkena). Kanariar uharteak salbuespena dira, latitude subtropikalean daudenez ez dute urtaroen arteko kontraste handirik.
Kokapena:
Iberiar penintsula, bi ur-masa handiren artean (Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa) eta bi kontinenteren artean (Europa eta Afrika) dago. Kokapen honek aire-masa ezberdinen arteko bidegurutzea bihurtzen du. Kanariar uharteak mota askotako eragin atmosferikoak jasotzen dituzte Afrikatik hurbil daudelako.
Itsasoaren eragina:
Iberiar penintsula zabalera handikoa da. Kostaldeak zuzenak dira eta kostaldearekiko paraleloak diren mendi-kate ugari ditu, honen ondorioz, Iberiar penintsularen barrualdean itsasoaren eragina urria da. Alde handiak daude itsasora irekita dagoen periferia eta barnealdeko lur eremu zabalen artean (Kontinentaltasuna). Bi uharteetan ordea, itsasoaren eragina izugarria da.
Erliebea:
Erliebearen ondorioa hiru faktoreren eragina da: Altitudea 100m-tik gora joan ahala tenperatura 0,5ºC/ 0,6ºC bitartean bajatzen da, prezipitazioak ugarituz.
Kokapenak hainbat eragin dauzka:
- Itsasoaren eragina zailtzen edo errazten du. Mendilerroak kostaldetik hurbil egonez gero itsasoaren eragina murrizten du; Guadalquivir ibaiko harana izan ezik.
- Aire masa jakin batzuen eragina zailtzen edo errazten du. Mendikate gehienek mendebalde-ekialde norabidea dute (Iberiar sistema, mendikate subbetikoa eta kataluiniako kostaldeko mendikatea izan ezik). Honek iparraldetik edo hegoaldetik datozen aire-masen eragina zailtzen du, hezetasuna galduz. Aldiz, mendebaldetik datozenak errazten du.
- Prezipitazioak murrizten ditu mendi artean sartuta dauden arroetan, mendiek jasotzen dutelako aire-masek dakarten hezetasuna.
Orientazioa:
Mendien isurialdeek haizearekiko duten orientazioa, “foehn” efektua edo “prezipitazio orografikoak” sortzen ditu. Haizealdeko mendi-hegaletan, aireak gora egiten du eta prezipitazio orografikoak sortzen ditu (prezipitazio horizontalak), bertan pilatzen dira hodeiak. Haizebeko mendi hegaletan, aire lehorrak behera egiten du, eta atmosfera lehortu eta berotzen du (foehn efektua), batez ere Kanariar uharteko mendietan. Orientzazioak tokian tokiko kontraste klimatikoak eragiten ditu.
- Eguterak: eguzkirantz orientatuta dauden isurialdea.
- Laiotzak: iparralderantz orientatuta dauden zona itzaltsuak, askoz hotzagoak eta hezeagoak.