Familia: Definizioa, Funtzioak, Ereduak eta Gizartean duen Eragina
Clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Familiaren Definizioa
Familia giza espeziearen oinarrizko taldea da. Ahaidetasun-harremana duten gizaki multzo bat da, eta bertan ematen da lehen sozializazioa. Gizartearen oinarrizko komunitatea eta instituzio soziala da. Familiaren barruan, definitutako rol, harreman eta arau batzuk ikasten dira, bizitza sozialaren oinarrizko behar batzuei erantzun ahal izateko. Kideak elkarren artean nolabaiteko ahaidetasunez lotuak daude. Ahaidetasun-egitura hiru harreman motakoa izan daiteke:
- Bikote-ahaidetasuna
- Seme-alabatasuna
- Anai-arrebatasuna
Familia baten barruan ematen den gizarteratze-prozesua informala, kaotikoa, etengabea eta erabatekoa da.
Familiaren Funtzioak
- Sexu-harremanak bideratzea
- Erreprodukzioa
- Gizarte-kapitala sortzea
- Kooperazio ekonomikoa sustatzea
- Ongizate-agentea izatea
- Sozializazioa gauzatzea
Familia Ereduak
- Poligamia
- Poliginia
- Poliandria
- Monogamia: Familia patriarkala edo matriarkala izan daiteke, zabala edo nuklearra, eta patrilokala edo matrilokala.
- Patrilokala: Bikotea senarraren familiatik hurbil bizi denean edo senarraren familiarekin bizi denean.
- Matrilokala: Emaztearen familiatik hurbil bizi direnean edo emaztearen familiaren etxean bizi direnean.
Familia Eredu Berriak
- Ume gutxiago izatea
- Ezkontza-tasen beherakada eta dibortzioen gorakada
- Guraso bakarreko familien hazkundea
- Ezkongabeko bikoteak
- Sexu bereko bikoteak
Lamo de Espinosak dioen bezala, faktore soziodemografikoen aldaketak gertatu dira:
- Bizi-itxaropenaren luzapena
- Haurren heriotza-tasaren jaitsiera
- Aldi berean, amaren heriotza-tasaren jaitsiera
- Umeen jaiotzak kontrolatzeko metodoak
Familia Nortasun Integratuaren Eraikuntzan
Familiaren barruan integratua egoteko, hauek dira garrantzitsuak:
- Kultur kapitala: Gurasoen kultur kapitala (hizkuntza, ikasketak eta kultur jarrera) oso garrantzitsua da.
- Kapital soziala: Umeari eskaini beharreko arreta, zaintza eta interakzioa.
- Familia harmoniko eta egonkorrak
- Gatazkatsuak diren familiak
- Gehiegizko autoritarismoa duten familiak
- Familia anomikoak
Kultur kapitalari dagokionez, aldeak daude klase sozialen arabera:
- Klase sozial ertain eta altuak
- Behe-mailako klase sozialak
Familia bi poloetako hezkuntza:
- Autoritate eza dagoenean, araurik gabe.
- Gehiegizko autoritatea dagoenean.
Familian Ematen diren Heziketa-Praktikak
Familia barruko heziketari dagokionez, eredu hauek bereiz daitezke:
- Eredu patriarkala
- Eredu disziplinatzailea
David Riesman-ek, gizarte bakoitzari dagozkion ereduak bereizten ditu:
- Tradizionala
- Norberak zuzendua
- Gaur egungo besteek zuzendua
Eskola eta Familiaren Arteko Harremana
Eskola eta familiaren arteko harremana desberdina da klase sozialaren arabera:
- Behe-klase soziala
- Erdi- edo goi-klase soziala