Familiaren Soziologia eta Antropologia: Galderak eta Kontzeptuak
Clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB
Familiaren Soziologia eta Antropologia: Galderak
1. Hauetako zein ez da enbor-familiaren ezaugarri bat?
- a) Emakumea bakarrik bizi da bere seme-alabekin eta gurasoekin hezten ditu.
- b) Seme-alaba zaharrenak etxea eta lurra oinordetzan hartzen ditu.
- c) Gainerako anai-arrebek mendeko estatusa dute etxean.
- d) Berez, ez da familia patriarkala.
2. Ezkontzei dagokienez, zer da “uxorilokalismoa”?
- a) Emaztea senarra bizi den etxera joaten da.
- b) Senarra etxe indibidual batean bizi da seme-alabekin.
- c) Senarra emaztea bizi zen etxera joaten da.
- d) Emaztea etxe indibidual batean bizi da seme-alabekin.
3. Familia sindiasmikoan…
- a) Lehengusuak haien artean ezkontzen dira.
- b) Dibortzioa agertzen da lehen aldiz historian.
- c) Emakumeak bere burua gizon bati bakarrik eskaintzen dio.
- d) Poliandria.
4. Zein da Émile Durkheimen uzkurdura-tesiaren ondorioa?
- a) Poligamia.
- b) Ezkontza zibila.
- c) Familia nuklearra.
- d) Familia patriarkala.
5. Elkarte tazituetan zein izaten zen familia-kide kopurua?
- a) 10 baino gutxiago.
- b) 30 eta 40 artean.
- c) 10 eta 40 artean.
- d) 50 baino gehiago.
6. Nola deitzen zen familia erromatar aristokratiko tipikoena?
- a) Familia tronkala.
- b) Familia nuklearra.
- c) Zadruga.
- d) Agnatikoa.
7. Familia tronkalaren sorrera
- a) Erdi Aro Goiztiarrean.
- b) XVI-XVII. mendean.
- c) XVII-XVIII. mendeen artean kokatzen dute historialariek.
- d) Aro Modernoan.
8. Etxeko talde handietako zein mota egon zen Euskal Herrian?
- a) Elkarte tazituak.
- b) Enbor-familia.
- c) Zadruga.
- d) Mir.
9. Hauetatik zein ez da Parsons-en familia-ereduari egiten zaion kritika?
- a) Familiako hierarkiak ez aztertzea.
- b) Genero-ezberdintasuna mozorrotzea.
- c) Familia-formen aniztasuna kontuan ez hartzea.
- d) Familian dagoen gatazka eta indarkeria kontuan ez hartzea.
10. Zer garaitan sortu zen “higienismoa”?
- a) XIX. mendean.
- b) XVIII. mendearen hasieran.
- c) XX. mendean.
- d) XVII. mendearen bukaeran.
11. Le Playren ustez, zein familia-mota da egokiena?
- a) Familia tazitua.
- b) Familia tronkala.
- c) Familia nuklearra.
- d) Familia patriarkala.
12. Zein da familia tronkalaren ezaugarririk nagusiena?
- a) Seme-alaba bakoitzak oinordetzaren zati bat jasotzen duela.
- b) Oinordetza zaharrenak bakarrik jasotzen duela.
- c) Oinordetza semeek bakarrik jasotzen dutela, alabek ez.
- d) Inork ez duela oinordetza jasotzen.
13. Zer da ezkongetza?
- a) Ezkondu gabe bizi den gizon edo emakumearen egoera.
- b) Ezkondu arte sexu-harremanik ez edukitzeko erabakia.
- c) Ezkonberriei ematen zaien ordain-saria.
- d) Ezta bat ere.
14. Zer da endogamia?
- a) Hainbat emakumerekin ezkondutako gizona.
- b) Ezkontide bakarra izatea.
- c) Hainbat gizonekin ezkondutako emakumea.
- d) Familia edo talde berekoen arteko ezkontza, elkarketa edo ugalketa.
15. Zein da Lhanderen kezka nagusia oinordetzaren lege berriaren aurrean?
- a) Seme-alaba gazteek etxearen agintea hartzea.
- b) Familia tronkala haustea.
- c) Emakumeek eskubideak lortzea.
- d) Gurasoak etxetik joan behar izatea.
Kontzeptu Garrantzitsuak
- Etxea (hogar, household): Elkarbizitza eta produkzio-gunea.
- Exogamia: Beste tribu, jatorri, herri edo eskualde bateko ezkontidearekin ezkontzeko araua edo praktika.
- Endogamia: Jatorri komuneko gizabanakoen arteko ezkontza, elkarketa edo ugalketa da; hau da, familia, leinu edo talde berekoen artekoa (erlijiosoa, etnikoa, geografikoa).
- Poliginia: Gizon bakarra emakume bat baino gehiagorekin ezkontzea. Gizonezko baten eta emakumezko bi edo gehiagoren artean ematen dena, oso arrunta da nekazaritza eta abeltzaintza nagusi diren gizarteetan, batez ere Afrikan eta Asiaren hego-mendebaldean.
- Poliandria: Emakume bakarra gizon bat baino gehiagorekin ezkontzea.
- Birilokala: Emaztea senarra bizi den etxera joaten denean, bere guraso edo beste ahaideekin batera bizitzera.
- Uxorilokala: Senarra emaztea bizi den etxera joaten denean.
- Neolokala: Senar-emazteak biak bakarrik bizitzen jartzen direnean.
Familia Motak
- Kidebakarra: Ez du familia nukleorik eta kide bakar batek osatzen du.
- Konposatua: Familia nukleorik gabekoa, eta bi pertsona edo gehiagoz osatua, ahaidetasunez loturik egon ala ez.
- Nukleobakarra: Ume ezkongaberik gabeko senar-emazteez edo ume ezkongabeekin osatutako familia nukleoa, beste ahaiderik gabea.
- Gurasobakarra: Aita edo ama bakarrik eta ume ezkongabeak osagai dituen familia nukleoa.
- Zabala: Edozein motatako familia nukleoa, ahaide bat edo gehiago bizi direla.
- Nukleoanitzak: Bi familia nukleo edo gehiagok osatutakoak.