Faraday eta Henry-ren esperientziak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Bi hauek zenbait ikerketa egin ondoren, ondorio berdina lortu zuten: Baldintza jakin batzuetan, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sortzen du eta, ondorioz, eremu elektrikoa. FARADAY-REN 1. SAIAKUNTZA: Galbanometro bati lotutako espira moduko zirkuitu batean perpendikularki iman bat hurbiltzean, korronte induzitua agertzen da imana mugitzen ari den bitartean; eta urruntzean, alderantzikatu egiten da korronte induzituaren noranzkoa. Baina imana edo espira mugitzen ez badira, ez da inolako korronte induziturik sortuko. Saiakuntza honetan, korronte induzituaren intentsitatea imana mugitzen de abiaduraren, imanaren eremu magnetikoaren intentsitatearen eta zirkuituaren espira kopuruaren araberakoa da. Eta honekin ondorioztatu zuena izan zen zirkuitu baten korronte elektrikoa induzitzeko, beharrezkoa dela zirkuitua zeharkatzen duen indukzio-lerroen  kopurua aldatzea. FARADAY-REN 2. SAIAKUNTZA:  Bi haril burdinazko haga baten inguruan kiribildu zituen. Lehenengo harila bateria batekin konektatu zuen etengailu baten bitartez eta bigarren harila galbanometro batekin. Etengailua ixtean, korrontea agertzen da haril honetan eta une batez bigarren harileko galbanometroaren orratza mugitzen da. Eta etengailua irekitzean, beste harilean une batez galbanometroaren orratza kontrako noranzkoan mugitzen da. Ondorioz, lehenengo harilean korrontearen intentsitatea aldatzen bada, bigarren harilean korronte induzitua agertzen da, eta korronte induzitu hau intentsitatea aldatzen ari den bitartean agertzen da soilik. Honetan korronte aldaketaren azkartasuna du garrantzia eta ez intentsitatearen balioak. HENRY-REN SAIAKUNTZA: Honek eroalea eremu magnetikoarekiko perpendikularki higitzean, eroalearen muturren artean potentzial diferentzia sortzen duela aurkitu zuen. Barra metaliko bat eremu magnetiko batean perpendikularki mugitzen bada barraren elektroi bakoitza Lorentz-en indarra jasango du. Beraz, beheko muturrean karga negatiboak metatuko dira goiko aldean karga positiboak pilatuz. Bi mutu hauek eremu elektriko bat sortuko dute, hau da, potentzial diferentzia bat. Potentzia diferentzia honek, elektroiak zirkuituan zehar mugitzera bultzatuko ditu korronte elektriko bat sortuz.  Fm = Fe    a·q·v·B=E·q·a →E=v·B /// ε=VB-VA= E·I = v·B·I

ε =  V

Entradas relacionadas: