Farmakoki Botikak: Gorputzaren Barruan Igarotzeko Prozesua
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB
Nola Ematen da?
1- Askatzea:
Sendagaiak gorputzean sartzen eta sustantzia aktiboa askatzen duen prozesua da.2- Xurgapena:
Drogaren sustantzia aktiboa, odolera igarotzen da zelula-hesien bidez, adibidez hesteetako mukosa. Heste mehean ematen da gehien bat, baina baita gibelean ere.3- Banaketa:
Sendagaia organismo osora zabaltzeari dagokio.4- Metabolismoa:
Organismoak entzimenen bidez, administratutako medikamentuan dituen eraginak, sortzen dituen erreakzioen multzoa da. Kanporatzeko beharrezkoak dira osagaiak txikitzea, hau da, metabolitoak sortu.5- Iraizketa:
Medikamentuak gorputzetik kanporatzea da.Heste Lodia:
Materiala koloneko goranzko, beheranzko eta zeharkako zatietan eta sigmoidean zehar igarotzen da eta azkenik, ondoestera. Hortik hondakinak organismotik kanporatzen dira. Heste lodia itsuan hasten da. Itsua barne peritoneoa da eta bermiforma gehigarria ere. Hauek dira bere zatiak:ITXUA:
- Heste lodiaren zatirik hurbilenean agertzen den peritoneo barneko poltsa.
- Ileona, heste meharraren azken zatia, heste lodiari lotzen zaio balbula ileokekalaren bidez, eta irteerarik gabeko heste lodiaren beherazko zati bat utziz egiten du, itsu bezela ezagutzen den zatia dena, zati horri bermiforme gehigarria gehitzen zaio.
KOLONA:
Koloneko zatiak hauek dira:- Goranzko kolona: Heste lodiaren bigarren sekzioa da, posizio bertikalean dagoena. Bere funtzio nagusia ura eta elektrolitoak xurgatzea da, potasio eta sodioa esate baterako.
- Zeharkako kolona: Hirugarren zatiari egiten dio erreferentzia eta kolonaren sekziorik luzeena eta gehien mugitzen dena da.
Gutxi gora behera, 45cmko luzera du. Goranzko kolonaren antzera, elektrolitoak eta ura xurgatzea da bere funtzio nagusia.
- Beheranzko kolona: Zeharkako koloniaren atzetik doan heste lodiari dagokion zatia. Ondoren, sigmoide kolona dago. Bere funtzio nagusia materia fekalak edo goranzkiak biltegiratzea da, ondoren uzkitik kanporatzen diren arte.
- Kolon sigmoidea: Heste lodiaren azken zatia da, s letraren antza daka. 40cm inguruko luzera du. Paretak muskularrak dira eta uzkurtu egiten dira.
- Itsua: Alde honetan itsasoratzen da heste meharra. Puntu horretatik hasten da kolona igotzen, gibelaren eremura iritsi arte.
ONDESTEA:
Barneko esfinterra: Muskulu laua eta ondesteko mukosaren muskuluaren jarraipena.Kanpoko esfinterra: Muskulu estriatua eta uzkiaren muskulu jasotzaileen jarraipena.
Heste lodia hestearen atzeko zatia da, heste meharrean hasi eta uzkian bukatzen dena. Meharra baino lodiagoa da eta digestio hondakinak deshidratatzen eta gorotz bihurtzen ditu. Gizaki helduengan 1,5m luze da eta 5cmko diametroa du. Bere funtzioa ura eta elektrolitoak xurgatzea, digestioa egitea eta babestea da.