Farmakologia, Kirurgia eta Prozedura Medikoen Oinarriak

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Farmakologia eta Sendagai Motak

Eszipientearen Funtzioa

Eszipientea biologikoki aktiboa ez den botika, kosmetiko edo elikagai baten osagaia da. Horren helburua produktuari trinkotasun, usain edo zapore egokiak ematea da, betiere osagai aktiboari eragin gabe. Pastila bateko osagaiak bilduta mantentzeko ere balio du.

Sendagaien Sailkapena (Ekintzaren arabera)

  • Analgesikoa: Mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den farmakoa da.
  • Antipiretikoa: Sukarra jaitsi edo kentzeko erabiltzen den farmakoa da.
  • Antiinflamatorioa: Ehunen inflamazioa jaitsi edo kentzeko erabiltzen den farmakoa da.
  • Antibiotikoa: Bakterioak hiltzeko edota haien hazkundea galarazteko gai kimikoa.
  • Antibirala: Birusek sortutako infekzioei aurre egiteko.
  • Antimikotikoa: Onddoei aurre egiteko medikamentua.
  • Ansiolitikoa: Nerbio sistema zentralari eragiten dio antsietatea kentzeko.
  • Antiazidoa: Tripako azidotasuna kentzen du.
  • Antiseptikoa: Infekzioak ekiditeko medikamentua.
  • Bronkodilatatzailea: Bronkioak, birikak eta bronkioloak dilatatzen ditu.
  • Antihistaminikoa: Alergien efektuak edo sintomak kentzeko.
  • Antitusiboa: Eztula kentzeko.

Osasunaren Alderdi Ekonomikoak

Sendagai Komertziala vs. Generikoa

Konposizio berbera dute, baina sendagai generikoak askoz merkeagoak dira. Sendagai komertziala patentatutako printzipio aktibo zehatz bat daraman marka erregistratua da.

Inbertsio falta gaixotasunetan

Malaria, denge eta antzeko gaixotasunak Hirugarren Munduan bakarrik daudenez, hiri aberatsetan ez dute behar adina arreta edo inbertsio jasotzen.

Kirurgia eta Prozedura Medikoak

Kirurgiaren Jatorria eta Higienea

  • Kirurgia: Grezieratik dator (eskua eta lana), hau da, eskulana.
  • Gela Esterilizatuak: Mikroorganismoen transmisioa ekiditeko, higienea mantenduz.

Diagnostiko eta Tratamendu Teknikak

Endoskopia

Barneko organoak ikusteko proba osagarria da. Diagnostikoak lortzeko erabiltzen da, baina baita tratamendu moduan ere.

Laparoskopia

Azalean zehar tutua sartuz sabel barrua ikustea esan nahi du.

Artroskopia

Tresna optiko baten bitartez gorputzeko giltzadura edo artikulazio barrua ikusteko teknika da. Bi helburu nagusitarako erabiltzen da: bata diagnostikoa egiteko artroskopia da eta bestea artroskopia terapeutiko edo kirurgikoa.

Angioplastia

Estenosi arteriala tratatzeko teknika, zunda baten bidez egiten dena. Zundak, muturrean, gatz disoluzio baten bidez puzten den puxika du; horren bidez, arteria buxatua ireki egiten da.

Kirurgia Bariatrikoa

Obesitate morbidoaren kasuan edo honekin gertatzen diren patologiak tratatzeko gorputz-pisua galtzen laguntzeko erabiltzen diren prozedura kirurgikoak.

Entradas relacionadas: