Faxismoa eta Nazismoa: Ezaugarriak eta Gorakada

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

Faxismoaren Ezaugarri Nagusiak

  • Pentsamolde antidemokratiko eta antikomunista.
  • Buruzagi ahalguztidun batek (Duce) zuzentzen zuen estatua, modu totalitarioan, eta askatasunak deuseztatu ziren. Alderdi bakarra zegoen (faxista), eta ez zegoen hauteskunde askerik.
  • Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, herrialdea autosufizientea izan zedin. Enpresari pribatuei ere laguntzen zien.
  • Estatuak gizartea menderatzen zuen. Edozein oposizio gogor zapaltzen zuten, hezkuntza eta komunikabideak kontrolatzen zituzten, iritzi publikoa gobernatzeko.
  • Nazionalismo basati eta espantsionista. Italiarentzat inperio koloniala sortzea eskatzen zuen.
  • Indarkeria eta militarismoa gurtzen zituzten. Erregimenaren asmoa ez zen kontrakoa konbentzitzea, baizik eta nola edo hala desagerraraztea. Aurkari politikoei eta langileei aurka egiteko talde armatuak sortu ziren, estilo militarra zutenak: himnoak, ikurrak (fasce), banderak eta kontzentrazio handiak. Arrazismoa ere presente zegoen: Hitlerren ideologiaren arabera, arraza "ariokoak" ziren "perfektuak", eta gainerakoak, "hilak" edo "ezgaituak". Homosexualak, ezgaituak eta juduen eta ariarren arteko ezkontzak debekatu eta/edo zigortu egiten ziren, kontzentrazio-esparruetan sartzeraino.

Weimarko Errepublikaren Ahultasuna

  • Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren, Alemaniako enperadoreak abdikatu egin zuen. Konstituzio berria sortu zen, erregimen demokratiko batek gobernatutako errepublika bat sortuz: Weimarko Errepublika. Alderdi garrantzitsuena Alderdi Sozialdemokrata zen.
  • Barne Oposizioa

    • Ezker muturreko taldeen ustez, erregimen berria oso moderatua zen. 1919an, espartakistek boterea indarrez lortzeko ahalegina egin zuten. Gobernuak egoera mendean hartzea lortu zuen. Espartakistek Alemanian Errusiakoaren antzeko erregimen komunista ezarri nahi zuten.
    • Talde kontserbadoreen ustez, erregimen berria ez zen legitimoa. Alemania saldu zuela uste zuten, Versaillesko Itunaren baldintzak onartzean. 1920. urtean, Adolf Hitlerrek Alderdi Nazionalsozialista (NSDAP) sortu zuen. 1923an, boterea indarrez lortzeko ahalegina egin eta estatu-kolpea eman zuen (Municheko Putsch-a), baina porrot egin zuen.
  • Ekonomia-egoera zela eta, gero eta jende gehiago ez zegoen gustura erregimenarekin. Bake-itunek oso baldintza ekonomiko gogorrak ezarri zizkioten Alemaniari. Kalte-ordainak ordaindu ahal izateko, gobernuak billete ugari inprimatu behar izan zituen. Horren ondorioz, hiperinflazioa gertatu zen: diruak ez zuen ezer balio, eta biztanleria gehiago pobretu zen.

Gerrara Bideratutako Ekonomia Nazian

Ekonomia-politikaren lehentasuna langabezia amaiaraztea izan zen, biztanleriaren laguntza lortu ahal izateko. Horretarako, herri-lan handiak egiteko politika jarri zen martxan, eta enplegu asko sortu ziren.

  • Ekonomia-politikaren lehentasuna kanpo-politika izan zen.
  • Autarkia zen helburu nagusia; industria berri asko sortu ziren.
  • Armadarekin zerikusia zuten industrietan asko inbertitu zuten.
  • Estatuak zehazten zituen ekonomia-politikaren ildoak. Enpresa pribatuek martxan jarraitu zuten, eta Thyssen eta Krupp bezalako enpresek erregimen naziaren alde jarri ziren, etekin handiak lortuz.

Oposizioaren Desagerpena Alemanian

  • Lehenbizi, oposizioko alderdiak desegin zituen. Komunista batek Reichstagari su eman ziola aitzakia hartuta, komunistak kontzentrazio-esparruetan kartzelatu zituzten. Alderdi politiko eta sindikatu guztiak, Alderdi Nazia izan ezik, legez kanpo utzi zituen.
  • Hitlerrek bere alderdi barruan kontra egin ahal zioten guztiak akabatu zituen. Haren aurkari politikoak hiltzea agindu zuen, Labana Luzeen Gaua izenez ezagutzen den gertaeran.
  • Hindenburg hil egin zen, eta Hitler Errepublikako presidente bihurtu zen. Hitlerrek jada hiru kargu nagusi zituen: estatuburua, gobernuburua eta alderdi legal bakarreko presidentea.

Entradas relacionadas: