Faxismoa eta Nazismoa: Kontzeptu Garrantzitsuak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB
Faxismoaren Ezaugarri Nagusiak
- Antidemokratikoa eta antikomunista.
- Totalitarismoa, buruzagi ahalguztidunarekin. Alderdi bakarra, ez zegoen hauteskunderik.
- Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, autosufizienteak izateko.
- Estatuak gizartea menderatu. Oposizioak kendu. Hezkuntza eta komunikabideak kontrolatuz.
- Nazionalismo basatia eta espantsionista (inperialismo koloniala, batez ere Afrikan: Libia, Eritrea, Etiopia, Somalia).
- Indarkeria eta militarismoa gurtzea. Talde armatua sortu (alkandora beltzak).
Zer da Totalitarismoa?
Erregimen politiko diktatoriala da. Norbanakoen askatasuna ezabatzeaz gain, gizarteko alderdi guztiak kontrolatzeko asmoa du.
Weimar Errepublikako Alderdiak
- Alderdi Sozialdemokrata garrantzitsuena (moderatua).
- Aurka:
- Ezkerra: Erregimen berria oso moderatua zela uste zuten. Beraiek Errusiakoaren antzeko erregimen komunista nahi zuten.
- Eskuma: Erregimen berria legitimoa ez zela esaten zuten eta Versaillesko Itunak inposatutakoarekin ez zeuden ados. Alemania saldu egin zela uste zuten.
Hiperinflazioa: Zer eta Zergatik?
Hiperinflazioa prezioen hazkunde bizia eta etengabea da. Egunetik egunera prezioak hazten ziren.
Bake-itunek baldintza oso gogorrak ezarri zituzten eta hauek ordaindu ahal izateko gobernuak billete ugari inprimatu zituen. Diruak ez zuen ezer balio eta jendea asko pobretu zen.
1929ko Krisiaren Ondorio Politikoak
Muturreko alderdiek jaso zuten boto gehien:
- Alderdi Komunista: langileak, erdi-mailako klaseak, langabeziak zuzenean eragin zielako.
- Alderdi Nazionalista (Naziak): industrialariak eta finantzariak, langile iraultza gertatzeko beldur ziren.
Nola Iritsi Zen Hitler Kantziler Izatera?
Errepublikako presidentea izateko hauteskundeetan Hindenburg hautatu zuten. Ez zuen gehiengoa, ezin zituen erabaki propioak hartu, baina negozio-gizonek eta talde kontserbadoreek bultzatuta, 1933ko urtarrilean Hitler izendatu zuten kantziler.
Reichstageko Sutea eta Labana Luzeen Gaua
- Reichstageko Sutea: Komunista batek parlamentuari su eman zion. Aitzakia horrekin, komunistak kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten. Lehen pausua izan zen, ondoren beste alderdi politiko, sindikatu... guztiak (naziak izan ezik) debekatu zituzten.
- Labana Luzeen Gaua: Hitlerrek bere alderdi barruan kontra egin ziezaioketen guztiak akabatu zituen. Aurkari politikoak hiltzea agindu zuen 1934ko ekainean.
Hitlerren Ideologia Nagusiak
Buruzagia gurtzea, estatuaren nagusitasuna, indarkeria eta gazteria gorestea, arrazismoa eta balio tradizionalak. Adibidez: emakumeak umeak izateko eta etxeko lanak egiteko zirela bakarrik.
Juduekiko Jarrera Nazia
Politika antisemita sistematikoa ezarri zen, gero eta gogorragoa. Hasieran lanbide gehienetan aritzea debekatu zitzaien, gero arioen eta juduen arteko ezkontza eta sexu-harremanak debekatu. Juduei tratu txar fisikoak ematen hasi ziren.
Kristal Hautsien Gaua
1938an naziek dozenaka judu hil zituzten, ehunka zauritu, dendak lapurtu zituzten, sinagogei su eman zieten eta 26.000 judu kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten.