Faxismoaren Ekintzak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB
Faxismoak gizartearen onarpenaren bila jo zuen, herritarren artean adostasun handia lortu zuten baliabideak erabiliz. Mussolinik legitimatu egin nahi zuen bere burua, horretarako, kudeaketa eraginkorra garatu zuen, hobekuntza ekonomiko hanbdiak lortzeko. Obra handien politika aplikatu zuen. Industria sustatu zuen, kanpoko lehiaren aurkako neurriak hartuz, eta autarkia edo bertako produkzioa garatuz. Hala ere, bizi-mailak behera egin zuen, eta langabeziak, gora.
Gizartearen arloan, faxismoaren ezaugarri nagusia korporatibismoa izan zen, hau da, ugazaben eta langileen arteko adostasun-doktrina teorikoa. Liskarretan epailea estatua izaten zen.
Erregimen faxistak gizarte-neurri batzuk ere sartu zituen, eta, horiei esker, ospe ona hartu zuen langileen artean; gizarte-segurantza, laneko oporrak.
Arrakastetariko bat Vatikanoarekin 1929an Letraneko Itunak sinatzen izan zen. Akordio horien bidez, amaitu egin zen Italiaren eta Vatikanoko arteko gatazka. Aita Santuaren subiranotasuna onartzen zen, Vatikanoko Estatu berrian, Elizari konpentsazio ekonomikoa eman zitzaion. Eta hezkuntza-eginkizun garrantzitsua onartu zitzaion. Hogeita hamarreko hamarkadako erdialdean, diktadura faxista guztiz finkatuta zegoen, baina Italiaren betiko ahultasun ekonomiko ez zen gainditu. Herri atzeratua eta garapen ekonomiko urrikoa.
Gizartearen Kontrola
Gizarte taldeak azkar sailkaru ziren. Alderdia eta horren barruko elkarteak gizananakoak kontrolatzeko tresnak izan ziren. Führerak esandakoa itsu-itsuan betetzea derrigorrezkoa izan zen. Gazte hitleriarrak, neska-mutilen heziketaz. Sindikatuak desegindakoan, Laneko Frontea sortu zen, langile-mugimendu alemana zorrotz kontrolatzeko tresna izan zen. Ekonomiaren arloan, arrakasta batzuk lortu zituen. Estatuaren esku-hartze gogor baten bidez suspertu zen, eta horren helburua autarkia edo buruas kitas un ekonomikoa lortzea izan zen. Suspertzea, batez ere, herrilan handiak egitean eta armamentu-industria azkar haztean oinarritu zen.
Langabezia berehala murriztu zen, eta, horretarako soladukopuruaren hazkunde itzela lagungarria izan zen; nazien politika ekonomikoaren onuradun nagusiak industria handia eta bankuak izan ziren; estatuarekin kontratu handiak lortzearen eta langile-klasea menderatzearen truke.
Praktikan, alemaniako ekonomia, 1933tik 1939ra gerra prestatzera bideratuta egok zen. Kultura eta arte bizitza ikuskatu eta zentsuratu egin zen. Alemaniam otzantasun eta jazarpen erregimena ezarri zen.