Faxismoaren gorakada: Italia eta Alemaniaren bideak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB
1929ko krisiaren ondoren, finantza sistemak huts egitean, ekonomiaren arlo guztietan sumatu ziren porrotaren ondorioak: izugarrizko krisi ekonomikoa sortu zen. Egoera horren aurrean, bi jarrera edo eredu nagusitu ziren:
- Faxismoa indartzea, klase gizartea defendatu nahi zutenentzat.
- Sobietar Batasuneko eredu komunistaren bideari heltzea, proletarioen parte handi batentzat erreferentzia zen bideari heltzea.
Muturreko bi aukera horien ondorioz, demokrazia liberalak gero eta ahulago zeuden eta jarrera autoritarioak nagusitu ziren.
Italia: Faxismoaren Sorrera
Krisiaren onuradun nagusia faxismoa izan zen. Mugimendu hori Italian hasi zen nabarmentzen. Une hartan, Benito Mussolinik Fasci di Combattimento eta Squadre d'azione taldeak sortu zituen. Soldadu ohiez eta langabeez osatutako talde horiek industrialarien alde jarri ziren. Mussolinik 1921ean Alderdi Nazional Faxista sortu zuen, eta gobernu burgesen ezintasuna baliatuz, Erromako Martxa ekimena antolatu zuen.
Gobernuak, zer egin ez zekiela, dimititu egin zuen eta erregeak, Viktor Emanuel III.ak, Mussolini izendatu zuen gobernuburu.
1924ko hauteskundeak irabazi zituenean, gainerako alderdi guztiak legez kanpo utzi eta diktadura inposatu zuen.
Alemania: Nazismoaren Gorakada
Antzeko bilakaera historikoa gertatzen ari zen Alemanian. Gerra amaitutakoan, Alemaniako egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala oso larria zen. Hainbat arazo pilatu ziren:
- Nazioarteko umilazioak.
- Krisi ekonomikoa eta horrek sortutako langabezia.
- Fronteetatik itzulitako soldadu ohien arazoa.
Soldadu horien artean zegoen Adolf Hitler. Hitler Alemaniako Langileen Alderdi Nazionalsozialistako kide egin zen lehenik. Munichen estatu kolpea antolatu zuen, baina huts egin zuen eta espetxeratu egin zituzten.
Hitlerrek bere politikari buruzko hausnarketaren ondorioa idatzi zuen espetxean: Mein Kampf (Nire Borroka). Bere alderdiaren eragina Alemania osora hedatu zen.
1929tik aurrerako krisi ekonomikoak, ordea, goitik behera aldatu zuen egoera. Krisi ekonomiko horrek izugarrizko langabezia sortu zuen.
Orduan, Hitler agertu zen eta alemaniarrei Alemania berri baten promesa sinesgarria egin zien. Alemaniarrek sinetsi egin zuten promesa hura. Hauteskundeetan gehiengoa eman zieten naziei.
Gainera, oposizio politikoa zapaltzeko, lehen kontzentrazio-esparruak zabaldu zituzten naziek. Diktadura nazionalsozialistaren mende geratu zen Alemania. 1929tik 1932ra bitartean, alderdi nazionalsozialistak garrantzirik gabeko alderdi bat izateari utzi eta Alemaniaren jaun eta jabe bihurtzea lortu zuen.