Fedea eta arrazoia: Agustin eta Tomas Akinokoen ikuspegia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Fedea eta arrazoia

FEDEA ETA ARRAZOIA Agustin Hiponakoarentzat Jainkoa ezagutzeko fedea eta arrazoimenaren elkarlana beharrezkoa da. Bere esaldi ospetsuarekin esaten duen bezala, «sinesten dut ulertzeko, ulertzen dut sinesteko». Jainkoa ezagutzeko bideak hiru pauso ditu:

  1. Lehenik, arrazoia bere mugak konturatzen da eta fedearen beharra onartzen du, arrazoia bakarrik ez delako nahikoa.
  2. Bigarrenik, fedeak arrazoiari edukiak argitzen dizkio; hau da, fedea badugu, edukiak argituko ditu.
  3. Azkenik, fedeak argitutakoa arrazoimenak ulertuko eta azalduko du.

Bide hau egiteko Jainkoaren argiztapena behar da ezagutza osoa lortzeko, eta barneko bide bat da, gure baitan Jainkoa aurkitzea suposatzen duena. Ezagutza bi modutan bana daiteke:

  • Sentikorra: zentzumen bidezkoa; kanpotik jasotzen den ezagutza, eta, beraz, ez da beti benetako ezagutza osoa.
  • Arrazoizkoa: bi ataletan bana daiteke:
    • Zientzia-ezagutza: kanpoko munduari buruzko baieztapenak egiten dituena.
    • Jakinduria-ezagutza: gure barneko ideia eredugarriak aurkitzen laguntzen duena.

Horien artean garrantzitsuena Jainkoa bera da. Laburbilduz, Agustin Hiponakoak fedea eta arrazoia elkarren osagarri direla defendatzen du: Jainkoa benetan ezagutzeko biak beharrezkoak dira; fedeak argitzen du eta arrazoimenak ulertzen du barne-bidearen bidez.

Tomás Akinokoaren ikuspegia

Tomas Akinokoarentzat fedeak eta arrazoiak bakoitzak bere ikerketa-esparrua dute, hau da, bakoitzak bere autonomia du. Bien artean harmonia egon dezake, baina independenteak dira; hau da, bereizketa egon behar da.

Arrazoimenak mundu naturaleko errealitatea aztertzen du; naturako objektuen ezagutza abstrakzioaren bidez lortu behar da. Fedeak, aldiz, naturaz haratago dago eta errebelazioan oinarritzen da.

Bien arteko harremanean, arrazoia ezin da baztertu —bere funtzioa ezinbestekoa baita—, baina ez da nahikoa dena azaltzeko; horregatik, erdibidean bien arteko elkarlana beharrezkoa da. Azken batean, egia bakarra denez, fedeak eta arrazoimenak ezin dute elkar ukatu, eta ez dago benetako kontraesanik bien artean.

Laburbilduz, Tomas Akinokoak fedea eta arrazoia autonomoak baina osagarriak direla defendatzen du: arrazoimenak mundu naturala aztertzen du, eta fedeak naturaz gaindikoaz arduratzen da.

Entradas relacionadas: