Fedea eta Arrazoimena: Gatazka ala Harmonia?

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Fedea eta Arrazoimena: Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Testu honek arrazoimenaren bidez ezagutzen diren egiak fedearen kontrakoak ez direla dio. Hau da: fedea eta arrazoimena bat etorriko ez balira eta kontraesanak izango balituzte, ez ginateke ezagutzara iristeko gai izango. Tomas Akinokoak defendatzen duen moduan, arrazoimena eta fedea egia ezagutzeko emaitza berdinera eramaten gaituztela dio. Atal honek fedearen eta arrazoimenaren arteko lotura planteatzen du, galderak eginez: zer ematen dio fedeak arrazoimenari eta benetan baliagarria al da fedea?

Fedearen eta Arrazoimenaren arteko Gatazkak Historian

Alde batetik, pentsa dezakegu Tomas Akinokoak esaten duena, hots, egia eta arrazoimena batzen direla eta inoiz ez direla desadostasunak egoten, ez litzateke zuzena izango, historiako gertaera batzuen adibideak ditugulako, teoria hau zalantzan jartzen dutenak. Zenbat kasutan oztopatu dio fedeak arrazoimenari? Adibidez, Kopernikoren kasuan. Hark esan zuen Lurra ez zela unibertsoaren zentroa eta mugitzen zela. Elizari ez zitzaionez interesatzen hura kontraesanean jartzea, esan zuten teoria hori ez zela zuzena fede-kontuetan eta zentsuratua izan behar zela. Beste adibide argi bat Darwinen teoria litzateke, gizakiaren eboluzioarena, hain zuzen ere. Bere ikerketen emaitzek gizakiak tximinoetatik gatozela ondorioztatu zuten. Horrek eliza haserretu zuen, Kopernikoren teoria baino gehiago, izan ere, Lurra unibertsoaren zentroa ez izatea onargarria izan zitekeen arren, Darwinen teoriak kontraesanean jartzen zuen Jainkoak gizakia sortu zuela. Darwinen teoria agertu zen arte, gatazka bat sortu zen, eta gaur egun oraindik ere horrekin jarraitzen dugu. Ikastola askotan ez da eboluzioaren teoria onartzen, eta oraindik ere Adan eta Ebaren saihets-hezurretik gatozela erakusten da.

Zientziaren Mugak eta Fedearen Eremua

Beste alde batetik, zientziak ez die gure galdera guztiei erantzuten. Zientzia ikertzen hasi denetik oso nabarmena da haren garapena, baina gure eguneroko galdera askok oraindik ez dute erantzun sendorik. Agian etorkizunean bai, baina oraingoz ez. Zientziak ezingo du inoiz erantzunik eman fedearen galderei, ezta Jainkoaren existentzia edo ez-existentzia frogatu ere. Izan ere, Jainkoan sinesten duen norbaitek ezin du Jainkoaren existentzia frogatu; horretarako fedea erabiltzen du. Adibide gisa, artea daukagu. Antzinako arte guztia ez da kristaua, baina bai gehiengoa. Denok ezagutzen dugu Kapera Sistinoa, Miguel Angelek margotua, edo Familia Santua.

Ondorioa: Fedea eta Pentsamendu Librea

Amaitzeko, fedea totalitarioa balitz, oztopo bat izango litzateke pentsamendu librearentzat. Beste alde batetik, honek enpatia sustatzen badu, laguntza handikoa izango litzateke aurrerapen zientifikoan.

Entradas relacionadas: