Federico Echevarria eta Protekzionismoa: Euskal Industriaren Defentsa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Testuaren Sailkapena

Aztertzen ari garen testua Federico Echevarriak idatzitako librekanbismoari eta protekzionismoari buruzko hitzaldia da. Oinarrizko iturri historikoa da, gertatu zen garaian idatzita dagoelako. Edukiari begira, testu politiko-ekonomikoa da. Ekonomiaren aldetik, protekzionismoari eta librekanbismoari buruz hitz egiten duelako, eta politikaren aldetik, Federico Echevarria burgesiaren ordezkaritzat hartzen zelako. Formari begira, hitzaldi bat dela esan dezakegu.

Testuaren egilea banakakoa da, Federico Echevarria kasu honetan. Enpresaburua eta politikaria izan zen. 1899an Bizkaiko diputatu liberala izan zen, eta 1916an senatari hautatu zuten.

Irakurritako testua publikoa da, hitzaldi bat delako; euskal burgesiari eta gobernuari zuzenduta dago, batez ere. Hortaz, nazionala da. Protekzionismoaren defentsa eta eskakizuna Euskal industriak hobera egitea zuen helburu.

1893ko abenduaren 9an idatzi zen, Bilbon.

Testuaren Analisia

Kontzeptu Garrantzitsuak

Aduana zergak:
Aduanetan inportatu eta esportatu egiten diren salgaien kontrola egiteko estatu bakoitzak ezarritako mugak. Igarotzeko ordaindu beharreko zerga.
Labe Garaia:
Sestaon kokatutako burdina lantzen zuen enpresa siderurgikoa.
Bizkaia:
Euskal Herriaren eta Espainiaren iparraldean kokatutako probintzia.

Ideia Nagusiak

Testuaren ideia nagusia protekzionismoaren beharra eta defentsa librekanbismoaren aurrean, Bizkaiko eta estatuko industria babesteko da, eta testu osoan zehar agertzen da.

Bigarren mailako ideiak ere badira:

  • Lehenengo paragrafoan, librekanbismoari kritika gogorra egiten dio egileak. Librekanbismo honen ikurra Espainia eta Alemaniaren arteko ituna da, eta sistema honek Bizkaiko industria-produkzioa jaitsiko zuela adierazten du.
  • Bigarren paragrafoan, Gobernuari politika ekonomiko protekzionista ez aldatzeko eta araubideari eusteko eskatzen dio.

Testuinguru Historikoa

Lehenengo industrializazioa XX. mendearen hasieran prozesua bukatuta zegoen. Siderurgiaren sektorean eman zen soilik. 1841ean, Bilboko burgesiako merkatari talde batek Boluetako Santa Ana Labe Garaia sortu zuten. Beste talde garrantzitsu bat Ibarra taldea izan zen.

XIX. mendearen erdialdean, Bizkaiak ez zuen kapital nahikoa industrializazioa aurrera eramateko. Orduan, Ingalaterrako kapital-pilaketa gertatu zen, burdin mineralak esplotatzeko. Kapital-pilatze hau 1865 inguruan hasi zen, Bessemer bihurgailuari esker. Horren bidez, altzairu merkea lortzen zuten, baina fosfororik gabeko burdin mea beharrezkoa zen.

Bizkaiko meategietan fosfororik gabeko burdin mea zegoen. Gainera, erraz atera zitekeen, burdin proportzio onekoa zen eta portutik hurbil zegoen. Horrek guztiak prezio lehiakorra lortzea ahalbidetu zuen, eskaria asko handituz. Honen ondorioz, burgesia sortu zen, baina onurak familia gutxi batzuek baino ez zituzten jaso.

80ko hamarkadan, San Francisco (1878), Bizkaiko Elkartea (1882) eta Bilboko Labe Garaia Elkartea (1882) sortu ziren. 1890etik aurrera, Bizkaiko mearen eskaria jaitsi zen, Siemens-Martin motako labe berriak agertu zirelako, eta horiek fosforoa zuten mea erabili zezaketen. Horren ondorioz, eskaria asko jaitsi zen. Bizkaiko oligarkiak Espainiako merkatuari begiratu zion, eta nazioartean zuen lehiakortasunak behera egin zuen.

Burgesiaren arazoa merkatuaren aldaketaren beharra zen. Hori konpontzeko, protekzionismoa eta muga-zergak ezartzeko presioa egin zuten. 1902an, Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren, Espainiako garrantzitsuena eta handiena.

Ondorioak

Espainiako eta, zehazki, Bizkaiko industrializazioak XIX. mendean jasotako garapenak ezin izan zien Europako produktuei lehiatu. Gainera, Bizkaiko fabrikak zerga-mugaren menpean zeuden, eta 1896ko legearen bidez trenbideek zituzten muga-zergen salbuespenak desagertu ziren.

Entradas relacionadas: