Federiko Etxebarria eta Protekzionismoa Bilbon (1893)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

Forma: Mitin protesta diskurtso bat da.

Edukia: Politiko-ekonomikoa. Federiko Etxebarriak, Bilboko industrialari handi batek, merkataritza-itunen aurkako protesta egiten du eta protekzionismo ekonomikoaren alde azaltzen da.

1. mailakoa: Garaiko testuinguruan emandako mitina da, garaiko gobernua konbentzitzea helburu duena.

Egilea: Federiko Etxebarria, industrialari oligarka liberal ezaguna.

Hartzailea: Bai industrialariei eta baita langileriari zuzenduta.

Espazioa eta denbora: 1893ko urrian eman zuen mitina Bilbon.

Garai horretan, Madrilen, Sagastaren liberalak zeuden gobernuan eta politika librekambisten alde egin nahi zuten. Alemaniarekin itun bilateral bat egiteko asmoa zeukaten. Horrek Bilboko industrialariak kontra jartzea eragin zuen. 1891tik krisi industrial larria jasaten ari zen Bilbo, eta 1891ko muga-zergen babesean zeuden.

Ideia nagusiak eta kontzeptuak

Ideia nagusia

  • Espainia eta Alemaniaren arteko itun ekonomikoa salatzen da.

Beste ideia batzuk

  • Aduana-zergen araubidea (1891) ezabatzeak ekarriko dituen ondorio ekonomikoak aipatzen ditu.
  • Etorkizuneko industria-ekimenak hondatuko dituela.
  • Babesean eraikitako lantegiei eta erreformatu direnei kalte egingo diela.
  • Zein industria-jarduerak sufrituko dituzten kalteak aipatzen ditu (burdingintza).
  • Ituna bertan behera uzteko eskatzen dio gobernuari, eta babes-sistema suntsitu ez dezala.

Kontzeptuak

  • Protekzionismoa
  • Espainia-Alemania ituna
  • Aduana-zergen araubidea (1891)
  • Federiko Etxebarria

Aurrekariak

XIX. mendean, Estatu liberala eratze bidean, Europako ekonomiekiko lotura hazten joan zen.

  • 1840-1843: Esparteroren muga-zerga librekambistak.
  • 1845-1869: Muga-zergen bidezko babes-neurriak.
  • 1869-1870: Merkataritzaren liberalizazioa (Laureano Figuerolaren zerga-erreforma).
  • 1870etik aurrera: Politika protekzionistak hartu zuten indarra.
  • 1891: Muga-zerga protekzionistak ezarri ziren (Cánovas).
  • Euskal Herriko burdingintzak presioa egin zien gobernu liberalei beren produktuak babesteko.
  • 1892: Liberalak jarri ziren Gobernuan. Ituna.

Analisia

Politika ekonomikoa bi estaturen arteko merkataritza-itunen arabera erabakitzen zen, librekambio-eremuak sortuz eta zein produktu esportatu eta inportatuko ziren erabakiz.

Bilboko industrialariek inbertsio handiak egin zituzten burdingintza-enpresetan, baina arrakasta zaila zeukaten, atzerriko produktuak merkeagoak baitziren.

1891 arte, Espainiako merkatua ez zen hazten, oso gutxi saltzen zelako. Produkzioa jaitsi zen, lantegi batzuk itxi, eta krisi soziala areagotu zen. Beraz, arantzel gogorragoen eta babes gehiagoren aldeko kanpaina hasi zuten Madrilgo gobernua presionatzeko eta industrializazioa indartzeko.

Ondorioak

Presioaren ondorioz, Espainia eta Alemaniaren arteko ituna ez zen gauzatu. Euskal burdingintza indartuz joan zen. 1902an, Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren, Europa osora burdina esportatzera iritsiz.

Politika protekzionistek oztopatu egin zuten Espainia nazioarteko merkatura guztiz zabaltzea. Teknologia berrietara ixten, produkzioaren espezializazioa gelditu zen, garapen industriala motelduz.

Espainiako industria-atzerapena ez da muga-zergen politikei bakarrik leporatu behar.

Atzerapena eragin zuten beste faktore batzuk:

  • Erakundeen ezegonkortasuna
  • Zerga-erreformarik ez egitea
  • Nekazaritzaren azpigarapena

Urte oparoenak 1914-1917 bitartean izan ziren, Lehen Mundu Gerra garaian, atzerriko potentzia industrialen lehia faltagatik, hauek gerran zeudelako.

Estatuaren interbentzionismoa:

  • 1907ko Industria Nazionala Babesteko Legea:
    • Enpresak zergetatik libratuz.
    • Diru-laguntzak emanez.
    • Aurrerapen teknologikoa bultzatuz.
    • Errepide eta trenbide sareak bultzatuz.
    • Inbertsio handiak egiten zituzten enpresak babestuz.

Entradas relacionadas: