Felipe IIaren estiloko eraikinaren oinplanoa eta sinbologia

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Elementu formalak

Oinplanoa: Soiltasun geometriko handia, laukia handia (200x160), burualde karratu eta nabarmendua. Euklidesen geometria erregularraren araberako proportzioak gordetzen ditu. Fatxada nagusitik hasita aldareraino hiruki ekuilateral bat marraz daiteke. Bestalde, parrilla baten forma gogorarazten du, San Lorentzo erre zutenekoa alegia. Luzeetarako 3 zonalde bereizten dira, erdikoa ardatza izanik eta erdigunean espazio nagusia egituratzen da:

  1. Sarrera nagusitik erregeen patio luzera sartzen da.
  2. Elizaren oinplano zentrala: gurutzea eta karratua batzen ditu eta kupulak gehiago zentralizatzen du. Aldare nagusiaren azpian oinplano oktogonaleko panteoia dago.
  3. Burualdean egoitza pribatuak daude. Ardatzetik bi aldetara, modu geometriko eta simetrikoz antolatuta, egitura koadrikulatua sortzen da.

Altxaera: Zurruntasun geometrikoa mantendu. Lerro zuzen horizontalak nagusi, leiho arkitrabedunen bidez horizontaltasuna landuz. Horizontaltasun eta bertikaltasun oreka bilatu (dorreak, kupulak...). Teilatu berezia elementu exotikoa da; iparraldeko estiloari jarraiki Felipe IIak haurtzaroa Herbehereetan eman baitzuen. Biluztasuna eta apainduren murrizketa; izan ere, elementu arkitektonikoak fatxada nagusiaren sarreran bakarrik daude, modu plastikoz erabilita zonalde horri nagusia emateko. 8 koloma doriar-toskanarrak behean eta 4 joniarrak goian, erdian San Lorentzoren estatua babesteko nitxo bat eta ateen gainean frontoiak.

Estiloaren ezaugarriak

  • Estilo arrazionala eta hotza: purutasun geometrikoa, forma sinpleak, soilak, serioak, garbiak.
  • Masa, mazizotasuna, monumentaltasuna eta sendotasuna islatzen ditu.
  • Apainduren urritasuna nabaria; murrizketak eta leihoak biluzik. Granituzko harlanduen biluztasuna eta sendotasuna antzematen dira.
  • Estilo doriar-toskanarra, zurrunena, agertzen da.

Esanahia, sinbologia, balorazioa

Eraikin honek Felipe IIaren agintaldiaren irudia eman nahi du eta Austriar erregetzaren sinboloa eraiki nahi zuen. Ordena, oreka, botere sendoa, soiltasuna, handitasuna eta duintasuna islatu nahi ditu. Bertan Habsburgoko dinastiaren panteoia kokatu zuen, hari zegokion ospea islatzeko, baina gehiegikeriarik gabe: decoro —kategoria sozial bakoitzari zegokiona, proportzioa— gorde beharra zen.

Felipe IIak bere burua botere politiko eta erlijiosoaren batasunean katolizismoaren defendatzaile nagusitzat hartu zuen, eta irudi hori eman nahi zuen; ardatzaren erdia funtzioa nabarmentzeko izan zen. Eraikin honek ondorengo eraikuntza publiko askoren eredua izan zen.

Entradas relacionadas: