Feminismoaren Eboluzioa: Mugimendu eta Pentsalari Garrantzitsuak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,77 KB

Feminismoak emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatu du. Hala ere, korrontea ez da homogeneoa eta historian zehar eboluzioa izan du. Honela azal daiteke:

Aitzindari Ilustratuak: Olympe eta Mary

Olympe de Gougesek eta Mary Wollstonecraftek pentsalari ilustratuen "berdintasun politikoaren" aldarriak gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen zituela salatu zuten.

Neurritasunaren Mugimendua Bostonen

AEBetan alkoholaren aurkako mugimendua sortu zuten emakume talde ezberdinek. Honek bizitza publikoan aktiboki parte hartzeko aukera eman zien emakume askori.

Mugimendu Sufragista eta Eskubide Politikoak

Sufragistek balio demokratiko eta eskubide liberalen unibertsalizazioa aldarrikatu zuten, bozka eskubidetik hasita. Mugimendua interklasista eta abolizionista zen. Izen esanguratsuak:

  • Sarah Grimké
  • Angelina Grimké
  • Lucretia Mott

Emakumearen Eraikuntza Soziala eta Simone de Beauvoir

Bigarren Mundu Gerraren osteko hondamendi demografikoa orekatzeko, amatasunaren indartze berria gertatu zen, estatuek berregituratze nazionalaren zutabetzat hartu zutena. Baina 1949an, Simone de Beauvoirrek "Bigarren sexua" liburu garrantzitsua idatzi zuen. Emakumearen iruditegi kulturalari eta sinbolikoari ere kasu egin behar zitzaion: "emakumea egin egiten da". Kulturala da, gizonen menpeko eta ekimen propiorik gabeko emakumeak egin dituena. Beharrezkoa da emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea: Beauvoirren ustez, gizakiaren funtsa askatasuna da.

Betty Friedan eta "Izenik Gabeko Arazoa"

50eko hamarkadan, Betty Friedanek "emakumeen izenik gabeko arazoaren" inguruan hausnartu zuen. Bere ustez, beti besteen mesedetan egoteak emakumeak beren buruarekin konforme ez egotea eragiten zuen.

Feminismo Erradikala eta Heteropatriarkatua

60ko hamarkadan, hainbat pentsalariek gure gizartea heteropatriarkaltzat jo zuten, gizonen pribilegioak defendatzeko egitura gisa. Garai hartan, "pribatua politikoa da" eta "nire gorputza nirea da" lelopean, erabakitzeko eskubidearen eta gorputzaren jabetzaren aldeko borrokak egon ziren. Gorputzaren jabetzaren gaiak niaren eraikuntzan eragiten du.

Judith Butler eta Androzentrismoaren Salaketa

80ko eta 90eko hamarkadetan, Judith Butlerrek erakundeen androzentrismoa eta sexu eta genero kategorien azpian dauden interes politikoak salatu zituen.

Intersekzionalismoa eta Aniztasuna

Angela Davis bezalako pentsalariek, 70eko eta 80ko hamarkadetan, emakumearen aniztasunaren inguruan aritu ziren lanean, arrazak, klaseak eta beste faktore batzuek sor ditzaketen menperatze ezberdinak aztertuz.

Entradas relacionadas: