Fenomeno Meteorologikoak eta Kutsadura Atmosferikoa
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,22 KB
Borraska
Aire beroak gorantz egitean uzten duen hutsunea alboetako aire hotzak betetzen du. Zenbat eta gorago, T (tenperatura) jaitsi egiten da, kondentsatuz eta hodeiak sortuz, agian prezipitazioak ere. Goiko eta beheko T arteko aldea oso handia bada, airea azkar igoko da, kondentsazio bortitza izango da; ekaitzak sor daitezke.
P (presio) txikiko gunea eta atmosferaren ezegonkortasuna dakarren egoerari depresio deritzo. P atmosferikoa handitzen da, erditik kanpora. Goranzko aire-masak kutsadura gorantz eramaten du eta bertan dispertsatzen da.
Antizikloia
Aire-masa hotza beherantz mugitzen den heinean, airea berotu egiten da. Horren ondorioz, hezetasun erlatiboa txikitu egiten da, lehortu egingo da eta ezingo dira hodeiak sortu. Beheko partean biltzen den airea kanporantz mugitzen da, goiko P-aren eraginez.
P handiko gunea eta egonkortasun atmosferikoa dakarren egoerari antizikloia deritzo. Bertan, P atmosferikoa txikitu egiten da, erditik kanpora. Beheranzko aire-masak galarazi egiten die airera igorritako substantziei gorantz egitea; horrela, kutsadura handitzen da.
Atmosferaren Kutsadura
Airearen ohiko konposizioan ez diren zenbait substantzia edo energia motaren bat agertzea edota aireak berezkoa duen osagairen baten edo gehiagoren kontzentrazioa ohi baino handiagoa izatea da.
Tenperaturaren Inbertsioa
Inbertsioa gertatzen denean, T (tenperatura) altitudearekin batera jaitsi beharrean, igo egiten da, eta aire-masa gorago ezin joanik gelditzen da. Antizikloi baten eraginpean gertatu ohi da, eta ondorioz, egoera egunetan luza daiteke.
Bero Uhartea
Hirietan kutsadura hedatzea oztopatzen duten baldintza meteorologiko bereziak daude:
- Berogailuek, hozte-sistemek, industriak eta abarrek hirigunean botatzen duten beroaren eraginez, inguruan baino altuagoa izaten da T.
- Horrek hiriko airearen mugimendu ziklikoa eragiten du: hiriko aire bero kutsatuak gorantz egiten du, eta inguruetako aire hotza behetik hirira abiatzen da.
Ondorioz, kutsatzaileak hiriaren gaineko airean kontzentratzen dira. Egoera horri Bero Uhartea deritzo. Antizikloi-egoeratan areagotu egiten da kutsatzaileen pilaketa.